Korioa edo corium-a erreaktore nuklear baten nukleoaren atalak urtu ondoren sortutako labaren antzeko ore nahasia da. Korioa erreaktore nuklearretan gerta daitekeen istripurik larrienak diren urtze nuklearretan sortzen da.

Three Mile Island erreaktorearen egoera korioa sortu zuen istripu nuklearraren ondoren.

Korio hitza ingelesez sortutako neologismo bat da, core, "bihotza", eta elementu kimiko askotan erabiltzen den -um atzizkia batuz. Ingelesez fuel containing material (FCM, "erregaia duen materiala") eta lava-like fuel containing material (LFCM, "erregaia duen labaren antzeko materiala") ere deitzen zaio.

Korioaren osagaiak erregai nuklearra, fisio nuklearraren produktuak, kontrol-hagak, erreaktorearen egiturazko materialak, airearekin kontaktuan jartzean sortutako erreakzio kimikoen produktuak, ura eta lurruna dira, eta erreaktorearen ontzia hausten bada, erreaktorearen zoruko hormigoi urtua ere sartzen da nahastean.

Kanpo estekak aldatu