Kordobako Renfe Aldiriak

Kordobako aldiriko trenaren sarea

Kordobako aldiriko sarea edo Kordobako metrotrena Kordoba hiriko eta bere probintziako lurrazpiko garraiobidea edo aldiriko trena da. Sarea, line bakarra osatzen dute.

Metrotren Córdoba

 lineko tren bat Kordobako geltokian
Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko tren
EskualdeakKordoba, Andaluzia
 Espainia
Lineak 
Geltokiak5
Bidaiariak935 000 (2019)[1]
JabeaADIF
Webguneawww.renfe.es
Ustiapena
Hasiera2018ko urriaren 29a
EragileaRenfe Operadora
Datu teknikoak
Luzera23,5 km
Galiboa1 668 mm
Abiadura maximoa120 km/h
 Mapa
Map

Kordoban beste bi geltoki eraikitzea eta linea bi muturretan luzatzea aurreikusten da, epe oso luzera.

Historia aldatu

1995etik, Renfe Distantzia Ertaineko 75. linea dago, bi geltoki baino ez zituena: Kordoba eta Rabanales Unibertsitate Kanpusa.

Hasiera batean, Kordobako udalak Palma del Río eta Villa del Río udalerriak lotuko zituen trenbide bat martxan jarri ahal izateko negoziatu zuen. 2017ko abenduaren 15eko Espainiar Estatuko Ministroen Kontseiluak Kordobako metrotrenaren ZPO (Zerbitzu Publikoaren Obligazioa) onartu zuen.

2018ko urriaren 29an, Villarrubia de Córdoba eta Alcolea de Córdoba lotzen dituen linea luzatu zen bi muturretan, 6 eta 11 kilometrokoa, hurrenez hurren. Hemen, gainera, Renfe Aldirietako ikusizko identitatea gehitu ziren, nahiz eta teknikoki eskualdeko linea bat izaten jarraitzen duen, tarifikazio erregionalarekin eta ez zonakoa.[2]

Sarea aldatu

Kordobako aldiriaren lineak 2021ko urtarrilaren 1ean[3]
Linea Ibilbidea Hasiera Luzera (km) Geltokiak
    Villarrubia de CórdobaAlcolea de Córdoba 2018 23,5 5

Ibilbidea aldatu

Geltokia Udalerria Konexioak
    Villarrubia de Córdoba Kordoba   
    El Higuerón Kordoba
    Kordoba Kordoba     
    Rabanales Unibertsitate Kanpusa Kordoba
    Alcolea de Córdoba Kordoba   

Geltokiak aldatu

Kordobako aldiriko geltokiak Espainiako trenbide sare orokorrarenak dira eta ADIF -ek kudeatzen ditu. Hala ere, nasetan RENFE aldirikoren seinaleak ikus daitezke.

Ustiapena aldatu

Sarea Renfe Operadorak ustiatzen du ADIFek kudeatutako trenbide eta geltokietan.

Ordutegiak aldatu

Ordutegiak egunaren, orduaren eta eskariaren arabera aldatzen dira. Hemen kontsulta daitezke.

Batez besteko denborak aldatu

Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.

  lineak Villarrubia de Córdoba geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[4]

Etorkizuna aldatu

Kordobako Udalak eta Kordobako Diputazioak luzaroan gogorarazi dute linea Palma del Ríoraino eta Villa del Ríoraino zabaltzeko beharra. Era berean, besteak bezalako aldiriko sare bihurtzea nahi dute, maiztasun erregularrekin eta zonako tarifarekin.[5]

Kordobako Renfe Aldirien proiektu osoa
Palma del Río   • HornachuelosPosadasAlmodóvar del RíoVillarrubia de Córdoba   • El HiguerónParque Joyero
Kordoba      • FátimaRabanales Unibertsitate KanpusaAlcolea de Córdoba   • Los CansinosVillafranca de Córdoba
El Carpio de CórdobaPedro AbadMontoroVilla del Río   

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu