Kontxi Gabantxo

politikaria

Kontxi Gabantxo Laka, (Bermeo, Bizkaia, 19--) politikari bizkaitarra da.

Kontxi Gabantxo
UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Bizitza
JaiotzaBermeo, XX. mendea
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Eusko Jaurlaritza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Ibilbidea aldatu

Lanbidez irakaslea da. Eusko Alkatasunako kidea da, eta Bermeoko zinegotzi izan zen. Hainbat kargu bete ditu erakunde ezberdinetan, eta Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun ataleko idazkaria eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko aholkularia izan zen[1].

2007an Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari izateko aukeratua izan zen[2].

EAko beste goikargudun batzuekin batera EHBildu koalizioa babesteko ekitaldietan parte hartu izan du[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Presentado el portal informático de servicios sociales 'Gizarte.net'» El Diario Vasco 2006-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  2. (Gaztelaniaz) Ciclo: Colaboración entre abertzales « Alkartasuna Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-09-23). «Excargos de EA piden el voto para EH Bildu» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).