Makroekonomian, kontsumo pribatu esaten zaio herrialde bateko unitate familiarrek, enpresa pribatuek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten duten gastuari. Kalkuluan lurren erosketak eta etxebizitzetarako eraikinak ez dira kontutan hartzen, hauek inbertsio bezala hartzen baitira (ondasun higiezinak).

Adierazle honen erregistroa erosketa egiterakoan ematen da eta ez du zerikusirik objektuaren kontsumoarekin (erabilera).

Kontsumo pribatuaz gain kontsumo publikoa ere badago, administrazio publikoek egiten dutena alegia. Bata bestearen gaineko ehunekoak herrialde osoaren ekonomia mota islatzen du, liberalagoa kontsumo pribatu gehiago dagoen kasuan, edo interbentzionistagoa (sozialista edo komunista) gastu publikoak pisu gehiago duen kasuan ekonomia globalaren gainean.

Kanpo estekak aldatu