Kontsonante afrikatu

Kontsonante afrikatua» orritik birbideratua)

Fonetikan, kontsonante afrikatu bat, bi fasez konposatutako kontsonante bat da. Hasierako fase herskarian, aire emaria ahots-bidean guztiz eragozten da, eta hurrengo fase igurzkarian atxikia den airea irekitze ia hertsi batetik pasatuz askatzen da.

Artikulazioa aldatu

Hastapeneko fase herskaria eta ondoko askatze fasea ahoskune berean egin behar dira.

Notazioa aldatu

Afrikatuak maiz bata bestearen osteko bi kontsonante erabiliz irudikatzen dira (hau da, [kx]). Hala ere, bi faseek fonema bakar bat osatzen dutela erakusteko moduren bat baliatzea hobesten da, hara non bi ikurrak gainetik estaltzen dituen kotura kakoa. Esaterako, euskaraz /t͡ʃ/, /t͡s̺/ eta /t͡s̻/ erabil daitezke. Egungo grafia batuan, hurrenez hurren: <tx>, <ts> eta <tz>.

Euskaraz aldatu

Euskaraz kontsonante afrikatuak hiru ahoskunetan aurki daitezke: /t͡s̺/ hobikari-apikaria (egungo grafia batuan <ts>), /t͡s̻/ hobikari-lepokaria (egungo grafia batuan <tz>) eta /t͡ʃ/ hobiostekoa (egungo grafia batuan <tx>).

Banaketa aldatu

Hitz hastapenean (/#_) aldatu

/t͡s̺/ eta /t͡s̻/ oso urriak dira hitz hasieran (tsar, tzakur). /s̺/ eta /s̻/, ordea, maiz erabili ohi dira (sagu, zopa). Bestalde, /ʃ/ eta /t͡ʃ/-ren banaketa desberdina da euskalki batetik bestera (xede, txerri).

Bokal artean (/V_V) aldatu

Bokal artean /s̻/ eta /t͡s̻/, zein /s̺/ eta /t͡s̺/-ren arteko oposizio tinkoa da eta biak agertzen zaizkigu: azal, izan, atzo, etzi, etzan, esan, osaba, atso, otso...

Herskari baten ondotik (/C_) aldatu

Maileguetan ekialdean, herskari + txistukari → afrikatu bihurtzen dira (etsenplu, atsolutoki).

Ozen baten ondotik (/n, l, r_) aldatu

Ozenen ostean gurzkariak afrikatzen dira: antz, pentsa, beltz, eltze, hartz, ertz.

Aldiz, ozen + igurzkari taldearen ostean herskari bat dagoenean, desafrikazioa dugu: beltz > belztu, hortz > horzkari, mendirantz > mendiranzko.

Kontsonante bat aitzin (/_C) aldatu

Kontsonante aurrean, beraz, igurzkariak baino ez dira agertzen: esne, ahizpa, gaixto, ixtorio.

Konposaketan eta eratorpenean ere desafrikazioa dugu: hotz > hoztu, hitz + tegi > hiztegi, hetsi > hesten, itxi > ixten.

Hitz bukaeran (/_#) aldatu

Hitz amaieran afrikatuak dira ohikoenak (mahats, latz), baina igurzkariak ere posible dira (maiz, arnas).

Kanpo estekak aldatu