Kontrol-balbula fluido-fluxua kontrolatzeko erabiltzen den balbula da, fluxu-pasabidearen tamaina aldatuz kontrolagailu baten seinaleak bideratzen du. Honek emaria zuzenean kontrolatu daiteke eta ondorioz baita presioa, tenperatura eta likido- maila ere.

Kontrol automatikoaren terminologian, kontrol-balbulari "azken kontrol-elementua" deitzen zaio.

Funtzionamendua

aldatu
 
Aire bidezko kontrol-balbulak, bakoitza 4-20 mA-ko "I-tik P-rako" balbularen posizionatzailean integratutako bihurgailu batekin. Adibide honetan posizionatzaile bakoitza balbula-ardatzaren ibilbidea kontrol-seinalearekin alderatzen eta zuzenketa oro burutzen ari da.

Kontrol automatikoko balbula eragingailu elektriko, hidrauliko edo pneumatikoen bidez ireki edo ixten da. Normalean, guztiz irekita eta guztiz itxita egotearen artean edozein posiziotan ezar daitekeen balbula modulatzaile batekin. balbula-posizionatzaileak balbulak desio den irekiera-maila lortzen duela ziurtatzeko erabiltzen dira.

Aire bidezko balbulak sinpleak direlako erabili ohi dira, aire konprimituzko hornidura baino ez baitute behar. Elektrizitatez funtzionatzen duten balbulek, adibidez, kableatu eta etengailu osagarriak behar dituzte, eta hidraulikoki funtzionatzen dutenek presio handiko hornidura eta fluido hidraulikoarentzat itzulbideak behar dituzte.

Kontrol-seinale pneumatikoek 3-15 psi-ko (0.2-1.0 bar) presio-tartea izan ohi dute, edo gaur egun ohikoagoa dena, industriarako 4-20mA-ko seinale elektriko bat, edo klimatizazio sistemetarako 0-10 V-ko bat erabili ohi da.Kontrol elektrikoak gaur egun 4-20 mA-ko kontrol-korronteari gainjarritako komunikazio-seinale "Adimentsu" bat dauka, eta seinale horren bitartez kontrolatzaileari balbularen posizioa behar bezala dagoela egiaztatuz seinalea itzularazten zaio. HART, Fieldbus Foundation eta Profibus dira protokolo ohikoenak.

Kontrol automatikoko balbula batek hiru zati nagusi ditu, eta zati bakoitza hainbat motatakoa eta diseinutakoa izan daiteke:

  • Balbula-eragilea - balbularen elementu modulatzailea mugitzen duena, esate baterako, bola edo tximeleta-balbulen itxigailua.
  • Balbula posizionatzailea - balbula nahi den irekiera-mailara iritsi dela ziurtatzen duena. Honek marruskadura eta higadura arazoak konpontzen ditu.
  • Balbularen gorputza - funtzionamenduko elementuen (arra, globoa, bola edo itxigailua) edukiontzia edo karkasa.
 
Globo kontrol-balbula, diafragma-eragile pneumatikoarekin eta posizionatzaile "adimentsua"rekin, kontrolatzaileari balbularen benetako posizioaren informazioa itzularaziko diona.

Aire bidezko balbula baten adibidea hartuta, bi kontrol-ekintza egin daitezke:

  • "Irekitzeko airea edo korrontea": fluxu-murriztapena gutxitu egiten da kontrol-seinalearen balioa handitu ahala.
  • "Ixteko airea edo korrontea": fluxu-murriztapena handitu egiten da kontrol-seinalearen balioa handitzen denean.

Hutsegiteak gertatzen direnerako segurtasun- ekintzak ere badaude:

  • Airearen edo kontrol-seinalearen hutsegitea itxieran" - Eragingailura iritsi beharreko aire konprimituak huts egiten duenean, balbula malgukiaren presiopean edo erreserba-potentziaren bidez ixten da.
  • Airearen edo kontrol-seinalearen hutsegitea irekieran" - Eragingailura iritsi beharreko aire konprimituak huts egiten duenean, balbula malgukiaren presiopean edo erreserba-potentziaren bidez irekitzen da.

Hutsegiteak gertatzen direnean aktibatzen diren funtzionamendu-moduak instalazioaren segurtasun- prozesuaren kontrol-zehaztapenaren eskakizunak dira. Hozteko uraren kasuan, irekitzerakoan huts egin dezake, eta produktu kimikoen kasuan berriz, ixterakoan.

Kanpo estekak

aldatu