Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1975era arte)

1959 aldatu

  • Ekainaren 17a: Bizkaiko Falangearen buruek honako mehatxua botatzen dute: Gero eta zailagoa suertatzen zaiela beraien militanteak "euztea" abertzaleen ekintzen aurrean.

1960 aldatu

1963 aldatu

  • Apirilaren 14a: Enbata elkarte abertzaleak Itsasun burutzen ari zen Aberri Egunean bertan bildutako jendeak Espainako Zerbitzu Sekretuen ajente bat ezagutu zuen, Dapena Koronela hain zuzen. Agiriak eskatuz gero ekitalditik bota zuten militar espainiarra.

1965 aldatu

1966 aldatu

  • Ekainaren 13a: indar txikiko lehergailu batek eztanda egiten du Segurako Goardia Zibilaren koartelaren aurrean. Datu guztien arabera, Goardia Zibil beraiek ezarritakoa zen hurrengo egunetan herrian burutu zituzten atxiloketak justifikatzeko.

1967 aldatu

Apirilaren 30a: Lau polizi espainiar Sarako benta batean zeuden bi euskal errefuxiatu politiko bahitzen saiatu ziren.

1969 aldatu

  • Maiatzaren 30a: Eibarko Karmeldarren komentuko kapilauaren aurkako bonba paketa. Garaiz konturatu zirenez gero, ez zuen eztanda egin

ETA-k bidalketa Frankoaren Guardiari leporatu zion. Eibarko polizia burua komentua bisitatu zuen zera eskatuz; Ekintzaren berri publikoki ez ematea.

1971 aldatu

1972 aldatu

1973 aldatu

1974 aldatu

1975 aldatu

Apirilaren 23a: Ramon Aginaga Garin abadearen autoa erre zuten Zarautzen.

  • Maiatzaren 8a: Alcazar egunkariaren editorialak Ipar Euskal Herrira joan eta ekintzak egiteko eskatu du.
  • Maiatzaren 8a: Pedro Ibarra abokatuaren eta bere familiarren aurkako erasoa.
  • Maiatzaren 8a: Aia Zulaika ETAko militantearen arrebaren denda, "Chekia" izenekoa, metrailatu zuten.
  • Maiatzaren 8a: Bilboko Orient Internacionalaren aurkako lehergailua.
  • Maiatzaren 9a: Bilbon, Herriak, Verdes eta Iker liburu dendak eta Zubiri denda metrailatu dituzte. Agata erloju denda, Gotzon taberna, Landachueta kluba eta Clemente boutiquearen kontrako bonbak. Familia abertzale baten txaleta leherrarazi dute Plentzian.
  • Maiatzaren 10a: abokatu laboralisten bulegoa eta Tintorerias Guernica kooperatiba elkartea metrailatu dituzte Bilbon.
  • Maiatzaren 11: ultrek Mundaka eta Ondarroako taberna banatan eta Bakioko herri etxean bonbak jarri dituzte. Kanpazarren Etxabe anaien Etxabe-Enea jatetxean bonba bat jarri dute. Donostian, Zuzenbideko katedratiko bat jipoitu dute.
  • Maiatzaren 12a: inkontrolatuek matrikula frantsesa duten auto batzuk erre dituzte.
  • Maiatzaren 16a: Bilboko Distribuidora Vasca enpresari mehatxuak egin dizkiote telefonoz, Cambio 16 aldizkaria banatzeagatik.
  • Maiatzaren 17a: Gernikako Adela Gasteiz dendan bonba bat jarri dute.
  • Maiatzaren 20a: Mugalde liburu dendan beste bonba bat leherrarazi dute, Hendaian. Miarritzen bonba bat aurkitu dute bi errefuxiaturen etxean, Oldarra dantza taldearen ondoan.
  • Maiatzaren 21a:inkontrolatuek Imanol Oruemazaga abadearen etxea tirokatu dute, Ondarroan.
  • Maiatzaren 22a: errefuxiatu batzuek Mugalde liburu dendaren aurrean Espainiako poliziak daudela salatu dute. Frantziako poliziek Espainiakoak hartu eta mugaraino lagundu dituzte.
  • Maiatzaren 24a: inkontrolatuen ekintza Estibalitz komentuaren aurka.
  • Maiatzaren 25a: Sebastian Gallega espainiar polizia atxilotu zuten Baionan, Hego Euskal Herriko iheslarien aurkako ekintzak prestatzen ari zela. Bilboko Brigada Politiko-sozialeko polizia hura biharamunean entregatu zuten mugan.
  • Maiatzaren 26a: Gotzain Batzarraren Justizia eta Bakea batzordeak poliziaren eta eskuin muturrekoen terrorea amaitzea eskatu du.
  • Maiatzaren 30a: Inkontrolatuek Iñaki Arriolaren etxetresna elektrikoen dendaren aurkako ekintza egin dute Ondarroan. Gernikan Javier Arana Martijaren biltokiaren aurka.
  • Maiatzaren 31: Jesus Arrien, Kanalako (Ibarrangelua) abadearen etxea eta autoa erre dituzte.
  • Ekainaren 6a: Jose Antonio Urrutikoetxea Josu Ternera eta Mikel Mugiro errefuxiatuen etxearen aurkako ekintza huts egina. Jartzen ari ziren bonba lehertuta hil da Marcel Cardona Amoros, OASeko kide ohia eta beste bat, Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatu zen) zauritu da. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, Playboy aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotu zituen. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
  • Ekainaren 8a: Inkontrolatuek Ondarroako Kamiñaspi elizaren aurkako ekintza egin dute.
  • Ekainaren 10a: Bonba bat lehertu da Nafarroa liburu dendan, Miarritzen.
  • Ekainaren 12a: Bonba bat lehertu da Hazparneko ikastetxe batean, beste bat Anai Artearen egoitzan, Donibane Lohitzunen, eta beste bat aurkitu dute Nafarroa liburu dendan, Miarritzen.
  • Ekainaren 16a: Bonba mehatxua egin dute Juan Maria Bandres abokatu donostiarraren etxean.
  • Ekainaren 19a: Jesus Mari Zabarteren neskalaguna bahitzen saiatu dira Ipar Euskal Herrian.
  • Ekainaren 20a: Bilboko komisarian diharduen Angel Arias Alonso polizia espainiarra atxilotu dute Hendaiako mugan.
  • Ekainaren 21: Zuricalday gozotegia tirokatu dute Algortan (Bizkaia).
  • Ekainaren 28a: Bonba bat lehertu da Baionako Udalaitz tabernan. Jokin Etxabe da tabernaren jabea. François Chabessier (OASeko kide ohia) atxilotuko zuten hurrengo egunean. Epailearen aurrean militar espainiar baten agindupean ziharduela aitortu zuen Chabessierrek.
  • Uztailaren 1a: Victoriano Gorostegi eta Jose Mari Perez Agoteren autoetan bonba bana lehertu dira, Algortan. Donostiako Antigua auzoan, Mikel Navascuesen autoan. Donostiako Herrera auzoan Jose Ignacio Mugika Arregiren gurasoen etxea erre dute. Ataunen Antonio Galparsoro Goikoetxearen familiaren kamioi bi erre dituzte.
  • Uztailaren 7a: Jose Gijarroren dendaren aurkako ekintza egin dute inkontrolatuek, Bilbon.
  • Uztailaren 7a: Hendaiako Villa Sokoan bonba bat jarri dute.
  • Uztailaren 11: Jose Ramon Ituy eta Pedro Etxaberen autoen kontrako ekintza burutu dute Getxon.
  • Uztailaren 24a: Guardia Zibilak hildako Garai-Salegi senar-emazteen familiarren estankoan bonba bat lehertu da.
  • Uztailaren 27a: Etxabe-enea jatetxearen aurkako bigarren ekintza bat burutu dute, Kanpanzarren.
  • Uztailaren 28a: Venezia kafetegian, Kaiku tabernan eta Pedro Berriotagortua abadearen autoan bonba bana lehertu dira Zornotzan (Bizkaia).
  • Abuztuaren 10a: ATEk Bilbon ekintza berriak egingo dituela iragarri du eta Frantziako Gobernuari ETAko hiltzailei babesik ez ematea exijitu dio.
  • Abuztuaren 13a: inkontrolatuek bonba bat jarri dute Gasteizko Jesus Obrero zentroan.
  • Abuztuaren 27a: Bardozeko bidean hamabost errefuxiatu eta familiarrak zeramatzan furgoneta metrailatu dute.
  • Irailaren 2a: inkontrolatuek Victoriano Aranbururen etxea tirokatu eta horren ondoren bonba bat jarri dute harena den Txangurru tabernan, Ean (Bizkaia).
  • Irailaren 5a: Portugaleteko Santa Ana ikastetxeko aretoan bonba bat jarri dute inkontrolatuek.
  • Irailaren 11: Axular inprentan bonba bat leherrarazi eta Marie liburu dendan jarritako bonba desaktibatu dute, biak Donibane Lohizunen.
  • Irailaren 12a: Espainiako poliziak Ipar Euskal Herrian sartu dira Larrun menditik eta bi errefuxiatu tirokatu dituzte. Lazaro Arandiak, zaurituta, ihes egin du. Jose Martin Zubillaga, zaurituta ere, atxilotu eta Donostiara eraman dute.
  • Irailaren 16a: inkontrolatuek bonba bat leherrarazi dute Portugaleteko Elai-Alai euskal dantza taldearen lokaletan.
  • Urriaren 3a: inkontrolatuek ekintza bat burutu dute Roberto Lotinaren botikaren aurka, Bilbon.
  • Urriaren 4a: Juan Jose Etxaberen autoa erre dute Donibane Lohizunen.
  • Urriaren 5a: Kalez jantzitako hiru guardia zibil Etxabe-enea jatetxean sartu eta Iñaki Etxabe Orobengoa hil dute tiroz, Kanpazarren. Haren anaia Luis Etxabe bizirik irten da.[1]
  • Urriaren 12a: Iru-txulo dendan bonba bat leherrarazi dute inkontrolatuek, Donostiako Alde Zaharrean.
  • Urriaren 29a: Hondarribian ETAko militante baten gurasoen txaleta leherrarazi dute.
  • Azaroaren 4a: irailaren 27an Bartzelonan fusilatutako Juan Paredes Manot Txikiren familiarren etxean sartu eta haren amari eta arrebari eraso egin diete inkontrolatuek, Zarauzen.
  • Azaroaren 12a: Javier Gabilondo Garateren autoa erre dute inkontrolatuek, Getxon.
  • Azaroaren 16a: bonba bat leherrarazi dute Txomin Iturberen autoaren azpian bere emazteak umeak ikastolara eramatera zihoanean.
  • Abenduaren 1a: inkontrolatuek Donostiako Herrera auzoko Herri Ametsa ikastolan sartu eta ondasunak apurtu dituzte.
  • Abenduaren 9a: inkontrolatuek Alfonso Beraza abadearen autoa erre dute, Basaurin.
  • Abenduaren 16a: inkontrolatuek bonba bat jarri dute Donostiako Antigua auzoko Alaia tabernan.
  • Abenduaren 17a: Baionan matrikula espainiardun auto bat aurkitu dute errefuxiatuen aurkako ekintza egiteko lehergailuz eta materialez beteta.
  • Abenduaren 21a: arkitekto baten bulegoan bonba bat zartarazi dute Hendaian, eta beste bat Nafarroa liburu dendako gerente Eusebio Iriarteren autoan Miarritzen.
  • Abenduaren 27a: Zubiri dendaren aurkako ekintza burutu dute inkontrolatuek, Bilbon.

Erreferentziak aldatu

  1. Enekoitz Esnaola: «Iñaki Etxabe, justiziak abandonatuta», Berria, 2015-10-06.

Bibliografia aldatu


Kanpo estekak aldatu