Konstante matematiko
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Konstante (matematika)»
Konstante matematiko bat zenbaki bat da, kalkuluetarako esanahi berezia duena . Esate baterako, π konstanteak ("pi" ahoskatua) zirkulu baten zirkunferentziaren eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du. [1] [2] Balio hori beti berdina da edozein zirkulurentzat.
Konstante matematiko guztiak zenbaki definigarriak dira, eta, eskuarki, zenbaki konputagarriak ere badira (Chaitin konstantea salbuespen esanguratsua izanik).
Konstante fisikoak ez bezala, konstante matematikoak ez dira neurketa fisikoetatik eratortzen.
Konstante matematiko nagusiak
aldatuHurrengo taulak konstante matematiko garrantzitsu batzuk jasotzen ditu:
Izena | Ikurra | Balioa | Esanahia |
---|---|---|---|
Pi, Arkimedesen konstantea edo Ludofen zenbakia | π | ≈3,141592653589793 | Zenbaki transzendentala, zirkulu baten perimetroaren eta diametroaren arteko erlazioa ezartzen duena. Zirkulu unitarioaren azalera ere bada. |
E, Napierren konstantea | e | ≈2,718281828459045 | Logaritmo naturalen oinarria den zenbakia, batzuetan "zenbaki naturala" deitzen zaio. |
Urrezko proportzioa | φ | Urrezko proportzioa: Bi zenbaki izanda, zenbaki handiena zati txikiena eta bien arteko batura zati zenbaki handiena berdina denean. | |
2-ren erro karratua, Pitagorasen konstantea | 1 luzerako aldea duen karratuaren diagonalaren luzera den zenbaki irrazionala. Zenbaki hau ezin da zatiki gisa adierazi. | ||
Konstantea kalkulu-matematikoan
aldatuKalkuluan, konstanteak hainbat modutan erabiltzen dira eragiketaren arabera. Adibidez, funtzio konstante baten deribatua zero da. Izan ere, deribatuak funtzio batek aldagai batekiko duen aldaketa adierazten du, eta konstanteak, definizioz, aldatzen ez direnez, deribatua zero da.[3]
Aldiz, funtzio konstante bat integratzean, konstantea integrazio aldagaiaz biderkatzen da. Limite bat ebaluatzean, konstantea ebaluazioaren aurretik eta ondoren bezala mantentzen da.
Adibidea
aldatuIzan bedi f konstante-funtzioa non edozein x baliotarako den. Orduan:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Compendium of Mathematical Symbols. 2020-03-01.
- ↑ Constant | mathematics and logic. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Westreicher, Guillermo. «Constante (matemáticas)» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
Bibliografia
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- WolframAlpha
- Jarraipena Zatikien kalkulagailua
- Alderantzizko kalkulagailu sinbolikoa, Plouffe-ren alderantzizkoa
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Mathematical constant» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-30 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |