Coulomben konstantea
elektrodinamikako ekuazioetan ageri den proportzionaltasun konstantea
(«Konstante elektrostatikoa» orritik birbideratua)
k-ren balioak | Unitateak |
---|---|
8.9875517873681764×109 | N·m2/C2 |
14.3996 | eV Å e-2 |
10-7 | (N·s2/C2)c2 |
Coulomben konstantea ( edo gisa adierazia) aldagai elektrikoak erlazionatzen dituen proportzionaltasun konstante bat da, hutsean 8.9875517873681764×109 N·m2/C2-ko balioa duena, baina sarritan 9x109 gisa baliatzen dena, gutxi gorabeherako kalkuluak egitean. Haren izena Charles-Augustin de Coulomb (1736–1806) fisikari frantziarrari zor dio. Nazioarteko Unitate Sisteman bere unitatea Nm²/C² da.
Horretaz gain, konstantea, non permitibitate erlatiboa den, , eta F/m hutsean ingurunearen permitibitatea da. Kargak inguratzen dituen ingurunea hutsa ez denean, konstante dielektrikoa eta materialaren permitibitatea aintzakotzat hartu behar dira.