Kongruentzia (geometria)
Geometriann, bi irudi Kongruenteak dira tamaina bera eta aldeak berdinak badituzte; irudiak erlazionatzen dituen isometria bat existitzen bada: eraldaketa izan daiteke traslazioa, biraketa , edo/eta islatzea. Bi irudi kongruenteak dira forma eta tamaina bera badute, nahiz eta bere posizioa edo orientazioa desberdinak izan. Irudi kongruenteen bat datozen zatiak homologoak deitzen dira.
Angeluen kongruentziaAldatu
Erpinez aurkako angeluak kongruenteak dira bere erpinaren gaineko 180°-ko biraketaren bidez bat datozelako.
Bi zuzen paralelo ebakitzen dituen zuzenak bi angelu kongruente sortzen ditu.
Paralelogramoaren aurkako angeluak kongruenteak dira.
Triangeluen kongruentziaAldatu
Bi triangelu kongruenteak izango dira dagozkien aldeak eta angeluak neurri berekoak badira.
Notazioa: Bi triangelu eta kongruenteak badira, orduan erlazioa honela idazten da: