Kongestioa kontrolatzeko algoritmo
Kongestioa kontrolatzeko algoritmoak garraio-sare batean nodo batek itomen egoera ekiditeko erabiltzen diren prozedurak ditugu.
Algoritmoak
aldatuKongestioa kontrolatzeko algoritmoak honela sailka daitezke:
- Irekiak: Sarearen diseinua oinarritzat dute. Behin sortuta ezin dira aldatu, hots estatikoak.
- Itxiak: Kongestioa noiz eta non gertatzen den, kongestioa konpontzeko ahalmena duten elementuei egoeraren berri eman eta kongestioa konpontzeko ekintzak burutzen dituzte. Zikloa behin eta berriz errepikatzen dutela.
Ondoren algoritmo aipagarrienak azalduko ditugu.
Zulotutako ontziko algoritmoa (leaky bucket)
aldatuTeknika honek datu-boladak ekiditen ditu, datuak erritmo konstantean onartuz. Sarearen eta makinaren artean dagoen interfazeari, itxaron-ilara jarriz gauzatzen da. Interfaze honek datu-pakete mugatua onartzen du, itxaron-ilara betez gero pakete berriak baztertzen dira. Beraz, trafiko-boladak ez ditu kontuan hartzen algoritmo honek.
Paketearen tamainaren arabera funtzionamendu desberdina du. Paketearen tamaina finkoa izanez gero, quanto bakoitzeko pakete bat bidaltzen da. Aldiz, tamaina aldakorreko paketetan, paketeen ordez, quanto bakoitzeko bit kopuru bat bidaltzen da. ATM eta Frame relay sareetan erabiltzen da.
Token-ontziaren algoritmoa (Token Bucket Algorithm)
aldatuAurreko algoritmoaren aldaera da. Aurrekoa ez bezala trafiko-boladen aurrean jokaera malguagoa du.
Algoritmo honek denbora unitate bakoitzeko (erlojuaren menpe) token delako elementuak sortzen ditu. Pakete bat bidaltzeko ezinbestekoa da token bat hartzea eta deuseztatzea. Aurreko algoritmoaren tankerako izan arren datu-boladen aurrean jokabide desberdina du.
Datu-trafikoa ez egon arren tokenak etengabe sortzen ditu bideratzaileak, ontziaren tamainara arte. Zertarako? datu-boladak datozenerako. Honela datu-paketeen bidalketa ez da etengabea, baizik eta datu-trafikoaren arabera. Benetako datu-trafikori aurre egiteko egokiagoa delarik.
Ontzia tokenez beteko balitz, tokenak deuseztatuko lirateke baina paketerik ez, zulotutako ontziko algoritmoan ez bezala.