Germaniar Konfederazioa

Konfederazio Germaniarra» orritik birbideratua)

Germaniar Konfederazioa (alemanez: Deutscher Bund) 1815ean Vienako Batzarrean ezarri zen batasun bat izan zen, 39 alemaniar estatu estatu subiranoen konfederazio batean batu zituena, Austriako Etxearen presidentziapean. 1806an Napoleon I.ak sortutako Rhingo Konfederazioa ordeztu zuen.

Germaniar Konfederazioa
Deutscher Bund
1815 – 1866
Konfederazioa
Germaniar Konfederazioko bandera

Germaniar Konfederazioko armarria

German Confederation 1815.svg
Konfederazioa 1815 aldean      Kideak      Kanpokoak
Geografia
HiriburuaFrankfurt am Main
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
Beste batzuk:
Poloniera
Sorabiera
Polabera
Txekiera
Eslovakiera
Esloveniera
Historia
Aurrekoa
Alleged flag of the Rhine Confederation 1806-13.svgRhingo Konfederazioa
Ondorengoak
Iparraldeko Alemaniar KonfederazioaFlag of the German Empire.svg
Austriar InperioaFlag of the Habsburg Monarchy.svg
Badengo Dukerri HandiaFlagge Großherzogtum Baden (1891-1918).svg
Bavariako ErresumaFlag of Bavaria (striped).svg
Hesse-DarmstadtFlagge Großherzogtum Hessen ohne Wappen.svg
Württembergeko ErresumaFlagge Königreich Württemberg.svg
Luxenburgoko Dukerri HandiaFlag of Luxembourg.svg
Liechtensteingo PrintzerriaFlag of Liechtenstein.svg

FuntzionamenduaAldatu

Desagertutako Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu txikien segurtasuna mantentzeko sortua, Konfederazioak ez zuen kontzesio bat suposatzen hazten ari zen alemaniar nazionalismoarentzako, hau Vienaren gustukoa ez zelako.

Dieta, herriak aukeratutako ordezkarien parlamentu bat ez zena, baizik eta egoitza Frankfurten zuen legatu batzar bat, bere entitate zentral bakarra izan zen, 1834an Alemaniako Aduanen Batasuna ezarri zen arren, eta, horrekin, barne merkatu bateratu bat sortu zen estatu gehienentzako.

1848ko Iraultzak oihartzun handia izan zuen Alemanian. Martxoan, Konfederazioko estatu guztietan, herri altxamenduak gertatu ziren, printzeak, kontzesioak egitera behartu zituztenak, Hauek, benetan herri ordezkaritzako parlamentuen sorrerara eraman zuen.

Konfederazioak, Austria eta Prusiaren posizioak bat egiten zutenean bakarrik funtzionatzen zuen. Desadostsen hauek bi hauen arteko gerra, Austria-Prusia Gerra, izan zuen emaitza bezala. Prusiar garaipenaren ondoren, Germaniar Konfederazioa desagertu egin zen, eta, 1867an, Alemania Iparraldeko Federazioak ordeztu zuen, Prusiak domeinatua, Alemaniar Inperioaren aurrekari bezala balio izan zuena.

OndareaAldatu

 
Konfederazio Germaniarreko estatuetako erregeak Frankfurteko bileran 1863an

Alemaniako ereserkiaren letrak honako hau dio: Von der Maas bis an die Memel, von der Etsch bis an den Belt (euskaraz: «Mosa ibaitik Memeleraino,/Adigio ibaitik Belteraino»). Honek, Konfederazio Germaniarra osatzen zuten 38 estatuen mugei erreferentzia egiten zien.

Konfederazioko estatuakAldatu

 
Konfederazio Germaniarra

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu