Kon Ichikawa (japonieraz: 市川 崑 Ichikawa Kon?, Ise, Mie prefetura, 1915eko azaroaren 20a - Tokio, 2008ko otsailaren 13a) japoniar zinema-zuzendaria izan zen.

Kon Ichikawa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUji Yamada
JaiotzaIse1915eko azaroaren 20a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio eta Ise2008ko otsailaren 13a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Natto Wada  (1948ko apirilaren 10a -  1983ko otsailaren 18a)
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, animatzailea, film screenwriter (en) Itzuli eta errealizadorea
Jasotako sariak

konichikawa.com
IMDB: nm0406728 Allocine: 5156 Rottentomatoes: celebrity/kon_ichikawa Allmovie: p95358 TCM: 91706
Find a Grave: 24590176 Edit the value on Wikidata

1933an, Kiotoko J.O. estudioetako animazio-sailean hasi zen lanean, eta panpina artikulatuak filmatzeko teknika ikasi zuen han. Gero, zuzendari-laguntzaile gisa lanean hasi, eta Tokiora joan zen. Han, Natto Wada gidoigilea ezagutu eta esposatu zuen. Lan asko egin zuten elkarrekin, eta Nattok idatzi zizkion bere filmetarako gidoirik onenak. 1946an hasi zen filmak zuzentzen, baina 1956an egin zuen lehen maisulana: Harpa birmaniarra, budismo-kutsuko gerraren aurkako filma; arrakasta handia izan zuen nazioarteko zinema-jaialdietan. 1959an, gai berari heldu zion film are gogorrago batean. Sua lautadan (1959) zuen izenburua film hark, eta Filipinetako gerraren miseriak kontatzen ditu oso modu gordinean. 1963an, Antzezle baten mendekua egin zuen, eta 1965ean Tokioko Olinpiar Jokoak, joko haietako film ofiziala. 1980ko hamarkadan, zenbait film egin zituen gazteentzat, esate baterako, Horda basatiak (1980), komiki ezagun batean oinarrituta eta irudi erreala eta marrazki bizidunak nahastuz, eta Ilargiko printzesa (1987), herri-ipuin batean oinarritua.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kon Ichikawa  


  Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.