Kolezistitis

Behazun-xixkuaren hantura

Kolezistitisa behazun-xixkuaren eritasuna da, larria edo kronikoa izan daitekeena.

Kolezistitis
Kolezistitis akutua
Deskribapena
Motaangiokolitisa
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Kirurgia orokorra
Sintoma(k)hantura
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK81
GNS-9-MK575.0, 575.1
GNS-10K81
GNS-9575.0, 575.1
OMIM600803
DiseasesDB2520
MedlinePlus000264
eMedicinemed/346
MeSHD002764D002764
Disease Ontology IDDOID:1949
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kolezistitis larria bakterioek sortua izaten da; behazunean zornea sortzen da eta gorritu egiten da. Sukarra, behazun-xixkuko mina eta oka egiteko gogoa ditu ezaugarri.

Kolezistitis kronikoa bakterioek behin eta berriro sortutako infekzioen ondorioz edo behazun-xixkuan harria sortu izanaren ondorioz gerta daiteke; kronikoa denean behazun-xixkua handitua izan ordez uzkurtu egiten da, eta kolore berdexka izaten du. Gibeleko kolikoaren gisako mina, digestiorako zailtasuna eta goragalea izaten dira sintomak. Kolezistitisa antibiotikoen bidez senda daiteke, baina behazun-xixkuko harriak, gangrena edo zuloa direnean kirurgia bidez sendatu ohi da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu