Kolektibizazioa Sobietar Batasunean

Kolektibizazioa Sobietar Batasunean Iosif Stalinek 1928-40 bitartean Sobietar Batasunean ezarritako politika izan zen. Urte horietan kulak nekazarien lurrak eta horien lana bateratu eta etxalde kolektiboak ezarri ziren, kolkhozak eta sovkhozak hain zuzen. Horren helburua hiriak janariz behar bezala hornitzea zen.

Kolektibizazioaren aldeko horma irudia, Uzbekistan, 1933

Historia aldatu

Gobernu sobietarrak, Stalinen gidaritzapean, biziki bultzatu zuen kolektibizazioa 1929-1933 bitartean, nekazaritza sistema tradizionala eraberritzearren. Kulak edo lurjabe ziren nekazarien ahalmen ekonomikoa deuseztatu nahi izan zuen, etxaldeak estatuari ematera behartuz. Kulaken erabateko ezetzari bortizki erantzun zion gobernuak, eta matxinatuak espetxeratu egin zituen. Nekazari askok beren tresnak deuseztatu eta galera handiak eragin zituzten. Gainera, nekazaritza produkzioaren irabaziak industriari bultza egiteko erabili zituen gobernuak, eta ondorioz nekazarien pobrezia areagotu egin ziren, eta milioika nekazari hil zen.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu