Kokomo (ingelesez ˈkoʊkəmoʊ ahoskatua) Indianako hiri bat da. Howard konderrian kokatua dago. Azken zentsuan 59.604 biztanle zituen, 47,91 kilometro koadrotan banatuta. Wildcat ibaiaren ertzean dago, Wabash ibaian amaitzen duena, Mississippi ibaiaen arroan. Miami herriaren nagusia zen Ma-Ko-Ko-Moren izena darama[1].

Kokomo
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Indiana
County of IndianaHoward konderria (Indiana)
Posta kodea46901–46904 eta 46901
FIPS kodea18-40392
Geografia
Koordenatuak40°28′56″N 86°07′54″W / 40.4822°N 86.1317°W / 40.4822; -86.1317
Map
Azalera95.204517 km²
Altuera247 m
Demografia
Biztanleria59.604 (2020ko apirilaren 1a)
14.136 (2010)
Dentsitatea626,06 bizt/km²
Etxebizitzak25.536
Informazio gehigarria
Sorrera1855
Telefono aurrizkia765
cityofkokomo.org

Konderriko hiriburua izatearen onurak jaso zituen[2], negozio asko ireki zirenean XIX. mendean. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren aurretik Indianapolisekin lotuta zegoen trenbidearen bidez. 1880ko hamarkadan gas natural erreserba handiak aurkitu ziren, boom ekonomikoa sortu zuena[3]. Negozio berri asko ireki ziren, tartean automobilgintza sektorekoak. Asmakuntza asko Kokomon egin ziren garai horretan eta, horregatik, "Lehenengoen Hiria" (City of Firsts) ezizena jaso zuen. Gaur egun automobilgintzak ere pisua du. 1923an ezagun ezin zen Ku Klux Klanek inoiz egindako bilerarik handiena bertan izan zelako, garaiko estimazioen arabera, 200.000 pertsona inguru[4].

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Kokomo, Indiana (bataz bestekoak 1991–2020, muturrekoak 1901–egun))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22 23 30 34 38 42 43 41 39 33 27 22 43
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0 3 9 17 23 27 29 28 25 18 10 3 16
Batez besteko tenperatura (ºC) -4 -2 4 10 16 21 23 22 18 12 5 -1 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9 -7 -2 4 10 15 17 16 12 5 -0 -5 5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32 -29 -23 -13 -3 1 5 3 -3 -8 -21 -31 -32
Pilatutako prezipitazioa (mm) 75 62 81 109 120 132 120 98 93 82 85 72 1128
Elurra (mm) 269 249 132 18 0 0 0 0 0 3 38 157 866
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 13.1 10.7 12.2 12.7 13.3 12.4 11.0 9.7 8.8 10.6 10.8 12.7 138.0
Elur egunak (≥ 0.1 in) 7.2 6.0 3.1 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.6 5.3 24.0
Iturria: NOAA[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. «History of Howard County, Indiana» The Kokomo Tribune: 58. 1999-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. «Kokomo-Howard County Public Library :: Genealogy & Local History Services» web.archive.org 2013-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  3. Morrow, Jackson. (1909). History of Howard County, Indiana. Indianapolis : B. F. Bowen (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  4. Wade, Wyn C.. (1998). The fiery cross: the Ku Klux Klan in America. (1. issued as an paperback. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-512357-9. (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  5. (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. NowData – NOAA Online Weather Data. .
  6. (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Station: Kokomo 3 WSW, IN. in: U.S. Climate Normals 2020: U.S. Monthly Climate Normals (1991-2020)..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu