Koldo Otamendi

Musika kazetaria
Kojo» orritik birbideratua)

Koldo Otamendi (Andoain, Gipuzkoa, 1973), Kojo ezizenarekin ere ezaguna, musika-kazetaria da. Batez ere musika-taldeek Euskal Herrian burutzen duten zuzeneko emanaldien berri zabaltzen du.[1] Batez ere Andoaingo Gaztetxean jaso zuen kultura musikala.[2]

Koldo Otamendi

Bizitza
JaiotzaAndoain1973ko uztailaren 5a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Hamaika Telebista

MusikaZuzenean TB saioak aldatu

Kazetari moduan Hamaika telebistan Musikazuzenean TB programan 180tik gora saio egin ditu;[3][4] adibidez, 2023ko lehen erdian, besteak beste, talde hauek elkarrizketatu zituen: Ama Say [5], Balerdi Balerdi[6], Black Is Beltza[7], Gari[8], Guda Dantza[9], Harria[10], Hertzainak[11], Ines Osinaga[12], Joseba Irazoki & Petti[13], Kokein[14], Kosmai Kosin[15], Kurkuma[16], Neomak[17], Olaia Inziarte[18], Su Ta Gar[19], Sutan[20], XSakara[21], eta Xutik[22].

Berria egunkarian ere kolaborazioak egin ditu musikari buruz.[23]

MusikaZuzenean atari digitala aldatu

MusikaZuzenean atari digitala 2010 sortu zuten egitasmoa eta 2020 urteko martxora bitartean sarean izan zen. Urtebeteko etenaldia eta gero, 2021ko irailean berriro jarri da martxan, berriztatuta, Crowd funding kanpaina bati esker.[24]

Euskal Herrian zehar zuzenean ematen diren kontzertuen agenda eta informazioa zabaltzen duen Musikazuzenean.eus[25] atari digitalaren arduraduna da. Musika taldeen biografiak, kontzertuen kronikak, argazkiak, audioak eta bideoak ere eskaintzen dituzte atarian.[26][27] Ugariak dira zuzeneko emanaldiak programatzen dituztenak. Euskal Herria lur eremu txiki bat izan arren zuzeneko musika eskaintzan oso aberatsa da; zuzeneko hainbat tokitan eskaintzen dira: gaztetxeak, areto komertzialak, herriko festak, taberna txikiak, festibal handiak…

Hainbat urtetan Durangoko Azokan autoekoizpenaren bidez diskoa ateratzen duten taldeentzako erakusmahaia koordinatu du, Musikazuzenean zigilupeko standean.[28][29]

Erreferentziak aldatu

  1. Erostarbe Leunda, Gorka. (2017/12/08). ««Korridoreetan jende asko ibiltzen da paseatzen, gehiegi»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  2. «Bideoa: Koldo Otamendiren proposamenak» EITB 2023-05-05 (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  3. «Musika Zuzenean» hamaika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  4. MUSIKAZUZENEAN TB #88: Durangoko Azokaren musika kronika. (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
  5. MusikaZuzenean TB # 214 : Ama Say. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  6. MusikaZuzenean TB # 225 : Balerdi Balerdi. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  7. MusikaZuzenean TB # 190 : Black Is Beltza. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  8. MusikaZuzenean TB # 199 : Gari. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  9. MusikaZuzenean TB # 197 : Guda Dantza. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  10. MusikaZuzenean TB # 219 : Harria. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  11. MusikaZuzenean TB # 203 : Hertzainak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  12. MusikaZuzenean TB # 206 : Ines Osinaga. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  13. MusikaZuzenean TB # 205 : Joseba Irazoki & Petti. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  14. MusikaZuzenean TB # 198 : Kokein. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  15. MusikaZuzenean TB # 210 : Kosmai Kosin. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  16. MusikaZuzenean TB # 192 : Kurkuma. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  17. MusikaZuzenean TB # 204 : Neomak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  18. MusikaZuzenean TB # 224 : Olaia Inziarte. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  19. MusikaZuzenean TB # 215 : Su Ta Gar. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  20. MusikaZuzenean TB # 207 : Sutan. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  21. MusikaZuzenean TB # 213 : XSakara. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  22. MusikaZuzenean TB # 209 : Xutik. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  23. Erostarbe, Gorka. «Urte plurala musikarena» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  24. «Itsulapikoa | MusikaZuzenean atari digitala egitera goaz» Itsulapikoa (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  25. «MUSIKA ZUZENEAN» MUSIKA ZUZENEAN (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  26. «Musikazuzenean - GU» musikazuzenean.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  27. «Musika Zuzenean jaialdi akustikoa, Koldo Otamendi» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  28. Aiurri. (2018-12-06). «Musikazuzenean, talde txiki askoren aterpea - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
  29. Koldo Otamendi (Musika Zuzenean) DA!. (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).

Kanpo estekak aldatu