Koala taldea, baita Koala Anaiak ere, Euskal Herrian, bereziki Bilbo inguruan, aktiboa den gazte talde gatazkatsua da. Hau zen Ertzaintzak 2021ean detektatu zituzten hogeita bi taldeetako bat. Koala taldearen kasuan beste gazteei eraso bortitzak egiten zituzten. Kasu ezagunena 2021eko uztailaren 21ean gertatu zen; gau horretan larriki gazte bat zauritu zuten, Zornotzako Jurebigarria parkean.

Zornotzako kasua aldatu

Hogei bat gaztek osatutako talde batek "sekulako jipoia" eman zion biktimari. Modu antolatuan jokatuz, Lemoako Alexander izeneko gaztea inguratu egin zuten inolako babesik gabe utzita, eta gehiago zirela baliatuz. Denek hartu zuten parte erasoan, "modu aktiboan", Ertzaintzaren hitzetan. Erasotzaileek objektu sendoak erabili zituzten, hala nola makilak eta botilak, biktima konorterik gabe lurrean botata utzi arte. Nolanahi ere, taldeak kolpeka jarraitu zuen, eta azkenean harean ondasunak ostu eta ihes egin zuen. Ondorengo orduetan, erasotzaileek gertakaria grabatu zutela eta sare sozialen bidez erasoaren irudiak zabaltzen ari zirela jakin zen. era berean, Ertzaintzak baieztatu egin du erasoan parte hartu zuten pertsona berberek gau hartan beste eraso batzuetan parte hartu zutela. Gutxienez beste lau gaztek erasoak eta lapurretak jasan zituzten. [1]

Taldean inplikatutako gazte asko adin txikikoak dira. Ertzaintzak zortzi gazte atxilotu zituen eta haien adinak 15etatik 38 urte arte zihoazten.[2]

Gorlizko kasua aldatu

2021eko maiatzean ere, Ertzaintzak beste talde bateko zortzi kide atxilotu zituen, Gorlizko Pinudian adingabe bati egindako antzeko eraso baten harira. Biktima ospitalean artatu behar izan zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu