Koagulasaren proba laborategian zenbait bakterio (Staphylococcus aureus, batez ere) identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.

Oinarria aldatu

Koagulasa bakterio gutxi batzuek ekoizten duten entzima da, odol-plasma koagulatzeko ahalmena duena. Entzima horrek bakterioaren birulentzia areagotzen du. Proba hau Staphylococcus aureus-en identifikazioan erabiltzen da sarri mikrobiologia-laborategietan.

Prozedura aldatu

Untxi-plasmaren 0,5 mililitroei bakteriar kultura likido baten beste 0,5 ml. gehitu. Kultura likido horretan identifikatu nahi den mikroorganismoa dago, aldez aurretik 24 ordutan inkubatua izan dena.

Gero, untxi-plasmaren eta mikrobiar kulturaren nahasketa hori inkubatu 24 ordutan 37º C-tan, eta odol-plasmaren koagulazioa aztertu.

  • koagulasa (+): odol-plasmaren koagulazioa gertatzen da (koagulu bat agertzen da)
  • koagulasa (-): ez da koagulurik agertzen.

Kanpo estekak aldatu