Koadrizeps muskulu femoral
Izterraren aurrealdeko muskulu hedatzaile handia
(«Koadrizeps» orritik birbideratua)
Koadrizeps muskulu femorala[1] edo izterreko koadrizeps muskulua[1] izterraren aurrealdeko gihar hedatzaile handia da. Lau parte ditu: femurreko gihar zuzena (edo aurrealdeko gihar zuzena) eta barnealdeko, kanpoaldeko eta erdialdeko gihar zabalak. Lau parte horiek, irtenune desberdinetatik irteten badira ere, bat egiten dute behealdean eta, zurda bakar batez, belaunburuari eta tibiari lotzen zaizkio. Koadrizepsa uzkurtzen denean zangoa luzatzen da eta izterra eta pelbisa elkarretara biltzen dira. Eskeleto giharra da, hau da gihar-ehun ildaskatua da. Borondatezko uzkurtzea du.
Koadrizeps muskulu femoral | |
---|---|
![]() Muskuluaren kokapena ![]() | |
Xehetasunak | |
Insertzioa | tuberosity of the tibia (en) ![]() |
Artikulazioa | quadriceps tendon (en) ![]() |
Arteria | Arteria femoral |
Nerbioa | femoral nerve (en) ![]() |
Antagonista | bizeps muskulu femorala Muskulu semitendinosoa Muskulu erdimintzezkoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus quadriceps femoris |
MeSH | 42069 |
TA | A04.7.02.017 |
FMA | 22428 |
Terminologia anatomikoa |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-09-13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Anatomia | Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |