Knives Out 2019ko Rian Johnson estatubatuar zinema zuzendariaren umore beltzezko misteriozko film bat da. Daniel Craig, Chris Evans, Ana de Armas, Jamie Lee Curtis, Toni Collette, Don Johnson, Michael Shannon, Lakeith Stanfield, Katherine Langford, Jaeden Martell eta Christopher Plummer aktoreek antzeztu zuten.

 Knives Out
Jatorria
Argitaratze-data2019
IzenburuaKnives Out
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, krimenezko filma, misteriozko zinema, film dramatikoa eta film komikoa
Iraupena130 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaKnives Out (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Natick (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Rian Johnson (en) Itzuli
[[Kategoria:Rian Johnson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Rian Johnson (en) Itzuli
[[Kategoria:Rian Johnson (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRian Johnson (en) Itzuli
Ram Bergman (en) Itzuli
[[Kategoria:Rian Johnson (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Ram Bergman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaFilmNation Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:FilmNation Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaBob Ducsay (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaNathan Johnson
Argazki-zuzendariaSteve Yedlin (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBoston

knivesout.movie
IMDB: tt8946378 Filmaffinity: 599723 Allocine: 267546 Rottentomatoes: m/knives_out Mojo: knivesout Allmovie: v718410 Metacritic: movie/knives-out
Facebook: KnivesOutOfficial Twitter: KnivesOut Instagram: knivesout Netlix: 81037684Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
kronologia
Knives Out Glass Onion: A Knives Out Mystery (en) Itzuli

Filma mundialki 2019ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, konkretuki irailaren 7an, eta Amerikako Estatu Batuetan urte berbereko azaroaren 27an estreinatu zuen Lions Gate Entertaimenek. Filmak kritikaren laudorioak jaso zituen, bereziki bere gidoi, zuzendaritza eta emanaldiagatik, eta 309.2 milioi dolar bildu zituen [1]mundu osoan, 40 milioi [2]dolarreko aurrekontuaren aurka. Urrezko Globo sarien 77. edizioan, filmak hiru izendapen jaso zituen Musikal edo umorezko kategorian: film onena, aktore onena Craig eta De armas-eko Aktore Onena. Bestalde, jatorrizko gidoi Onenaren izendapenak ere jaso zituen Britainiar Zinema Akademiaren 73. edizioan eta Akademiaren 92. edizioan. Azkenik, American Film Institutek eta National Board of Review-k ere aukeratu zuten 2019ko hamar film onenen artean.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harlan Thrombrey hilketa-eleberrien idazle aberatsak senideak eta ahaideak etxera gonbidatzen ditu, bere 85. urtebetetzea ospatzeko. Ospakizunaren erdian Harlan hilik aurkitzen dute hala ere, eta Benoit Blanc detektibeari dei egiten diote kasua argitzeko. Familia-kide guztiak susmagarri bihurtzen dira.

Produkzioa aldatu

Garapena aldatu

2005eko Brick filma egin ondoren, Rian Johnson idazle eta zuzendariak oinarrizko kontzeptua asmatu zuen Knives Out egiteko[3]. 2010eko ekainean, Agatha Christie oinarri zuen erailketa misteriozko film bat egiteko interesa azaldu zuen. Hala ere zuzendariaren hurrengo proiektua Stars Wars: 7. atala - Azkenengo Jediak (2017) izan zen eta filmaren proiektua aurrerago egiteko utzi zuen.

2018. urtean filmaren estreinaldia argitaratu zen Daniel Craig protagonista gisa eta Torontoko Nazioarteko Zinemaldian (2018) banatzaileei saldu zitzaien.[4]

2018ko urrian, Chris Evans, Michael Shannon, Lakeith Stanfield, Ana de Armas, Don Johnson, Jamie Lee Curtis eta Toni Collette elkartu ziren filmera, eta ondoren, urte bereko azaroan, Jaeden Martell, Katherine Langford, Christopher Plummer, Riki Lindhome eta Edi Patterson. Azkenik Johnsonen ohiko kolaboratzailea, Noah Segan, abenduan iragarri zuten filmean agertuko zela. 2019ko martxoan, Frank Ozek, aurretik Johnsonekin Azken Jediak filmean lan egin zuena, paper txiki batean agertuko zela adierazi zuen eta azkenik, M. Emmet Walsh filmean Ricky Jay ordezkatzeko agertu zen, ekoizpen garaian hil zena.

Filmaketa aldatu

Argazki nagusia 2018ko urriaren 30ean hasi zen Bostonen, Massachusettsen, eta 2018ko abenduaren 20an amaitu zen. Filmaketa lekuak Berlin, Easton, Marlborough, Natick, Wellesley, Maynard, Waltham,Medfield (Massachusetts) izan ziren, bestalde, etxearen kanpoaldeak Natickeko etxe batean filmatu zituzten, Bostondik 27 kilometro mendebaldera eta Massachusettseko Borderland State Parkeko Ames etxean.

Musika aldatu

Nathan Johnsonek idatzi zuen filmaren partitura. Aurretik, bere lehengusua den Rian Johnsonekin lan egin zuen Brick, The Brothers Bloom eta Looper filmetan. Soinu banda 2019ko azaroaren 27an atera zen, filma kaleratzearekin batera, Cut Narrative Records taldearen eskutik.

Aktorea aldatu

Sariak aldatu

Irabazi/Nominatutako Sariak
Saria Data Maila Nominazioa Emaitza
AACTA Award [5] 2020 Antzeztaldeko nazioarteko emakumezko aktore onena Toni Collete Nominatua
American Film Institute [6] 2020 Urteko 10 pelikularik hoberenetarikoa Knives out Irabazia
British Academy Film Awards [7] 2020 Jatorrizko gidoi onena Rian Johnson -
Kritika zinematografikoaren sariak 2020 Multzoko jarduketa onena Knives Out Nominatua
Jatorrizko gidoi onena Rian Johnson Nominatua
Komedia onena Knives Out Nominatua
Golden Globe Awards [8] 2020 Pelikula onena Knives Out Nominatua
Aktore onena (gizona) Daniel Craig Nominatua
Aktore onena (emakumea) Ana de Armas Nominatua
Hollywood Critics Association Awards [9] 2020 Cast onena Knives Out Irabazia
Jatorrizko gidoi onena Rian Johnson Nominatua
National Board of Review [10] 2020 Urteko 10 pelikularik hoberenetarikoa Knives Out Irabazia
Multzoko jarduketa onena Irabazia
Producers Guild of America Awards [11] 2020 Antzerki film onena Knives Out -
Satelite Sariak [12] 2019 Film onena Knives Out Nominatua
Aktore onena (Gizona) Daniel Craig Nominatua
Aktore onena (Emakumea) Ana de Armas Nominatua
Cast onena Knives Out Irabazia
Writers Guild of America Awards [13] 2020 Jatorrizko gidoi onena Rian Johnson -
Oscar Sariak 2020 Jatorrizko gidoi onena Rian Johnson Nominatua

Erreferentziak aldatu

  1. «Knives Out» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. «'Knives Out' Director Rian Johnson on Tackling a Whodunnit | Hollywood Reporter» web.archive.org 2019-09-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. «Making of 'Knives Out': How Rian Johnson Assembled a Star-Studded "Jigsaw Puzzle" | Hollywood Reporter» web.archive.org 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. «All the Knives Out Easter eggs you might have missed | EW.com» web.archive.org 2019-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. (Ingelesez) «AACTA International Awards» www.aacta.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. (Ingelesez) «AFI AWARDS 2019 Honorees Announced» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  7. (Ingelesez) «BAFTA Nominations: 'Joker' Leads the Pack» The Hollywood Reporter 2020-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  8. (Ingelesez) «Golden Globes: Full List of Nominations» The Hollywood Reporter 2019-12-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  9. (Ingelesez) «The 2019 Hollywood Critics Association (HCA) Nominations» Next Best Picture (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  10. (Ingelesez) Sharf, Zack; Sharf, Zack. (2019-12-03). «National Board of Review 2019: ‘The Irishman’ Wins Best Film, Adam Sandler Named Best Actor» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  11. (Ingelesez) «PGA Awards: '1917,' 'The Irishman,' 'Parasite' Among Nominees for Top Prize» The Hollywood Reporter 2020-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  12. (Ingelesez) 2019 Winners | International Press Academy. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  13. (Ingelesez) «2021 Writers Guild Awards Nominees» awards.wga.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak aldatu