Klaus Huber (Berna, 1924ko azaroaren 30a - Perugia, 2017ko urriaren 2a) suitzar musikagilea izan zen.

Klaus Huber

Bizitza
JaiotzaBerna1924ko azaroaren 30a
Herrialdea Suitza
HeriotzaPerugia2017ko urriaren 2a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaZurich University of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Boris Blacher (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, biolin-jotzailea eta orkestra zuzendaria
Enplegatzailea(k)Hochschule für Musik Freiburg (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuabiolina

klaushuber.ch
Spotify: 5hJwBP8tPrfvuIK1jE3emG Musicbrainz: 1f5054b4-7a5a-416a-815f-8c329b604212 Discogs: 619818 Edit the value on Wikidata

Zuricheko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak (1947-1949), eta Berlineko goi-mailako musika-eskolan osatu zituen (1955-1956) Boris Blacher musikagilearekin. 1964an Paul Sacher orkestra-zuzendariak Basileako Kontserbatorioko musikagintza eta instrumentazio-eskolen ardura eman zion; haren aurretik, Pierre Boulez eta Henri Pousseur arituak ziren lan berean. 1979an musikagintza irakasle izendatu zuten Friburgoko Goi Mailako Musika Eskolan. Huberren lana Webernen ondoko musikagileenen artean zabalenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da, eta hala Errenazimentuko eta Erdi Aroko idazkera tradizioen, nola musika serialaren eta elektroakustikoaren tekniken eragina du. Bere soinu arkitekturetan masaren eta xehearen arteko oreka nabarmentzen da, eta maisutasun handia du orkestraren eta ahotsen idazkeran. Aipagarriak ditu lan hauek: Soliloqua (1959-1964), San Agustinen testu batean oinarritua, bakarlari, koru eta orkestra handiarentzat; Tenebrae (1966-1967), orkestra handiarentzat; Inwendig voller Figur& (1970-1971), koru, banda magnetiko eta orkestra handiarentzat, San Joanen Apokalipsiaren testuetan oinarritua; Im Paradis oder Der Alte vom Berge (1973-1975), bost ekitaldiko opera, alemanera itzulitako Alfred Jarryren testu batean oinarritua, mimo, antzezle, kantari bakarlari, koru misto, banda magnetiko eta orkestrarentzat, eta Erniedrigt-Geknechtet-Verlassen (1981) oratorioa, besteak beste.

Erreferentziak aldatu