Kiustendil probintzia

Kiustendil probintzia (bulgarieraz: Област Кюстендил, Oblast Kyustendil) mendebaldeko Bulgariako oblasta da. Iparraldean Pernik probintziarekin dauka muga, ekialdean Sofia probintziarekin, hegoaldean Blagoevgrad probintziarekin eta mendebaldean Mazedoniako Errepublika eta Serbiarekin. 3.084 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 136.686 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kiustendil da.

Kiustendil probintzia
 Bulgaria
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
ISO 3166-2BG-10
HiriburuaKiustendil
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak42°15′N 23°00′E / 42.25°N 23°E / 42.25; 23
Azalera3.084,3 km²
MugakideakBlagoevgrad Municipality (en) Itzuli, Blagoevgrad probintzia, Razlog Municipality (en) Itzuli, Belitsa Municipality (en) Itzuli eta Pernik probintzia
Demografia
Biztanleria108.703 (2022ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea35,24 bizt/km²
Hizkuntza ofizialabulgariera
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua eta Ekialdeko Europako Udako Ordutegia
MatrikulaKH
kn.egov.bg

Banaketa administratiboa aldatu

Kiustendil probintzian bederatzi udalerri eta 182 herri daude. Udalerriak hauek dira (2009. urteko biztanleria-datuekin):

Ekonomia aldatu

Historia-, ekologia- eta kultura-ondarea ondo gordetzen jakin izan dute. Gaur egun turismoa indarra hartuz doa, besteak beste ur mineral termalen bidezko errehabilitazio-egoitza berri erakargarriak egin dituztelako. Izan ere, hirien inguruko eskualdeetan aberastasun handia dago: bide-berdeak, Erdi Aroko eraikinak, paisaia ikusgarriak, arrantza, ehiza, era askotako mendi-ibiliak egiteko aukera eta abar, eguraldi egokiarekin.

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Errepide garrantzitsuek zeharkatzen dute probintzia: Mazedoniako Errepublika eta Sofia lotzen dituena, Serbiako Nis eta Bosilegrad Kiustendilekin lotzen dituena; Konstantinopla (gaurko Istanbul) eta Itsaso Adriatikoa lotzen zituen merkataritza-bide zaharra ere Duniptsa-Kiustendilen barrena igarotzen zen.

Erreferentziak aldatu

  1. 2011 Population Census - main results. nsi.bg (Noiz kontsultatua: 2017-8-10).

Kanpo estekak aldatu