Kiss the Girls (1997ko filma)
Kiss the Girls (euskaraz Musukatu Neskak), 1997ko Gary Fleder estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako neo-noir thriller psikologiko film bat da. David Klass idazlearen 1995eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Morgan Freeman, Ashley Judd, Cary Elwes, Tony Goldwyn eta Jay O. Sanders aktoreek antzeztu zuen.
Along Came a Spider (2001) jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
Axel Cross (Morgan Freeman) doktorea poliziaren detektibea, psikologo forensea eta krimen eleberrien idazle arrakastatsu bat da. Zazpi neska gazte desagertu berri dira, haietako bien gorpuak agertuz. Azken gorpuaren alboan "Casanova" delako norbaitek sinatutako ohart bat agertu da. Hasiera batez aurka egon arren, Crossek kasua ikertzeko Kate McTiernan (Ashley Judd) doktore gaztearen laguntza izango du, hiltzailearengandik bizirik ihes egitea lortu eta '"Casanova"' identifikatu dezakeen pertsona bakarra. Bi ikertzaileek hiltzaileak bahitu duen Crossen Janelle (Tatyana Ali) hiloba topatu eta haren desargetzearen atzean dagoen egi beldurgarria jakiteko erlojuaren aurkako ikerketa bati ekingo diote
Aktoreak aldatu
- Morgan Freeman: Alex Cross doktore/detektibea
- Ashley Judd: Kate McTiernan doktorea
- Cary Elwes: Nick Ruskin detektibea
- Alex McArthur: Davey Sikes detektibea
- Bill Nunn: John Sampson detektibea
- Jeremy Piven: Henry Castillo detektibea
- Brian Cox: Hatfield, polizia kapitaina
- Jay O. Sanders: Kyle Craig, FBIko agentea
- Tony Goldwyn: William Rudolph doktorea
- William Converse-Roberts: Wick Sachs doktorea
- Roma Maffia: Ruocco doktorea
- Richard T. Jones: Seth Samuel
- Gina Ravera: Naomi Cross
- Heidi Schanz: Megan Murphy
- Tatyana Ali: Janelle Cross
- Anna Maria Horsford: Vicki Cross andrea
- Helen Martin: Nana Cross
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)