Ireki menu nagusia

Kirolak Espainiako telebistan

Kirolen generoa, telebistan, 1980ko hamarkada arte, kirol ikuskizunen emankizun hutsean oinarritzen zen. Geroztik, bestelako programa eta ezaugarriak bilatzen hasi ziren, gaur egungo kirol generora heldu arte. Kirol generoa, beste generoetako ezaugarriak bereganatu zituen: informatiboak, debateak, magazinak… Hauek iraupen luzeagokoak izaten hasi ziren eta ez ziren bakarrik kirol ikuskizun konkretu batean oinarritzen.

Gaur egungo telebistan, futbola, eskubaloia, auto-lasterketak, errugbia, txirrindularitza, esku-pilota eta antzekoak dira gehien ikusten direnak. Genero honen azpigeneroak lau dira aipagarrienak: Zuzeneko erretransmisioak, erretransmisio diferituak, kirol-saioak, laburpenak eta azkenik, erretransmisioen aurrekoak/atzekoak.

Zeintzuk elementu definigarri dituzte: - Aurkezlea izaten du - Zuzenezko programa izaten da - Ikuslearekiko jarrera hurbila dauka - Pare bat orduko iraupena izaten du - Gehien bat, gizonezkoen kiroletan oinarritzen da

Azpi generoak: Zuzeneko erretransmisioak dira gaur egun kirolak telebistan duen arrakasta-tresnarik nagusienetako, izan ere, urtero egoten diren goi-mailako kirolen lehiaketak eta finalak oso jarraituak dira. Kirolari dagokionez, estatuko futbol profesionaleko lehiaketak eta Olinpiadak (maiztasun gutxiagoz) izaten dira audientzia gehien bereganatzen dituzten programak. Aipatutako kirolen zuzeneko espazio hauek oso preziatuak dira transmisio-eskubide eta eskaera publizitarioak asetzerakoan izan ere preziatuak eta garestiak izaten dira. TVE-k Champions-eko, Erregearen kopako eta Espainiar selekzioko partiduak emititzen ditu.

Diferituan diren erretransmisioak, kirol ekitaldiaren ordutegia desegokia suertatzen delako, kointzidentziak egoteagatik edota bigarren mailako kirol tarteko, zuzenean eskainiak izateko garrantzia nahiko lortzen ez duten partiduen erretransmizio atzeratuak dira. Berez, saio hauek zuzeneko tratamendu berdina jasotzen dute baino freskotasuna galdu dezakete. Erretransmisio diferitu ezagunenak Fomula1 eta Moto GP saioak izaten dira, izan ere, atzerrian ematen diren lasterketak ordu desegokietan ematen dira eta Espainiako kateek eguerdiko prime time orduetan ematen dituzte.

Kirol-saioentzako lehengaia kirol desberdinen laburpenak, berriak, elkarrizketak eta erreportajeak izaten dira. Kirol - erretransmisioak baino maiztasun handiagoa eta programazio-tauletan tinkoago mantentzen direnez, gaur egungo telebistagintzaren eskaintzaren elementu oinarrizkoak dira. Aurkezpenean, tratamenduan edo tradizioan gorpuztutako kirol-saio definituak ditu telebista bakoitzak eta kanalaren irudiaren osaketan paper garrantzitsua jokatzen dute.

Laburpenak, kirol-saiorik ugarienetakoak dira. Egunean zehar ala momentu horretan zehar ospatzen ari diren kirol ekitaldien zatiak, laburpenak edota emaitzen berri ematen dute saio hauek. Programazioari begira, saio hauek ugariagoak izan dira asteburuetan astean zehar baizik, eta kontainer itxura edukitzen dute iraupen eta egitura aldetik. Azpigenero honetako adibideak, “Estudio estadio”,” Minuto y resultado,”, “jugones”…

Erretransmisioen aurrekoak/atzekoak bestalde, magazin- ukitua izaten dute eta kirolaz gain beste osagarri batzuk izaten dituzte orokorrean. Gaur egun,, erretransmisio mota hauek geroz eta ugariagoak dira partidu garrantzitsu bat dagoenean. Adibidez: Canal+ en "previo futbol".

Generoaren presentzia kualitatiboa: Gizonezkoen futbol emanaldiak dira nagusi Espainiako telebistan. Hauek prime time-an emititzen dira. Kirol magazinak nahiko ugariak izaten dira ere, gehienak futbol partiduaren erretransmisioaren ondoren emititzen direnak. Bestalde kanal tematikoen barruan, kirolezko kateak ere aurkitu ditzakegu: Marca TV, Teledeporte

Azkenik esan beharra dago kirol programek presentzia garrantzitsua izaten dutela kateetan, askotan asteko programazioa aldatzeko joera baitute, futbol emanaldiak emititzeko.

Kirol generoaren balio kualitatiboa Espainiar Estatuko Telebista publikoan nahiko urria da (teledeporte kenduta, %97,3), adibide moduan La 1 %6. Euskal Autonomi Erkidegoan aldiz, presentzia handiagoa izaten da, ETB1-ean bereziki, %15,2ko presentziarekin. Bestalde, estatuko telebista pribatuetan, kirol generoaren presentzia nahiko urria da (kirol kateak kenduta), %3 inguruko presentziarekin.

Genero horrek bidea eman du kirolera zuzendutako kanal tematikoak sortzera: - Teledeporte (publikoa) - Marca TV

Horietaz aparte, ordaindu beharreko kanalen artean hainbat kirol kate tematikoak daude: - Canal+deportes - Canal+Liga - Eurosport - Canal Barça - Real Madrid TV - Futbol Total - Equidia - ViaMundial - Moteurs - Golf+