Ireki menu nagusia

Kiri Te Kanawa (Gisborne, Auckland, Zeelanda Berria, 1944) sopranoa da.

Kiri Te Kanawa
Kiri Te Kanawa 2013 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Claire Mary Teresa Rawstron
Jaiotza Gisborne eskualdea1944ko martxoaren  6a (75 urte)
Herrialdea  Zeelanda Berria
Hezkuntza
Heziketa St Mary's College, Auckland Itzuli
Irakaslea(k) Sister Mary Leo Itzuli
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria, abeslaria, jazz musikaria eta aktorea
Enplegatzailea(k) Wolfson College
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
opera
Ahots mota sopranoa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea EMI Classics
Decca Itzuli
IMDb nm0853490
www.kiritekanawa.org

BizitzaAldatu

Kantu-ikasketak mezzosoprano gisa hasi zituen, Zeelanda Berrian; baina, Ingalaterran ikasi ondoren, soprano gisa hasi zen. Lehenengo lanak Ingalaterrako opera konpainietan egin zituen: Idamante pertsonaia Mozarten Idomeneo operan, Ellen Gioachinno Rossiniren La donna del lagon, edo Bizeten Carmen operan. Arrakasta handiena eman zion lana Almaviva kondesaren papera izan zen, Mozarten Figaroren ezteiak lanean. Errepertorio horrez gainera, Kiri Te Kanawak italiar verismoaren tradizioko interpretazioak egin ditu, Giuseppe Verdirekin hasi eta Giacomo Puccinirainokoak: Pucciniren La Bohème operako Mimi, musikagile beraren Tosca operako protagonista, edo Verdiren Otelloko Desdemona. Bestalde, frantses eta aleman errepertorioko paperetan espezializatu zen; besteak beste, Gounoden Fausto operako Margaritan, edo Johann Straussen lanetan agertzen diren hainbat pertsonaiatan.

ErreferentziakAldatu