Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista (errusieraz: Киргизская Советская Социалистическая Республика; kirgizeraz: Кыргыз Советтик Социалисттик Республикасы) Sobietar Batasuna osatzen zuten hamabost errepubliketako bat zen. Hiriburua Bishkek (Frunze) zen.

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista
Киргизская Советская Социалистическая Республика
Кыргыз Советтик Социалисттик Республикасы
1936 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialistako armarria

Soviet Union - Kirghiz SSR.svg
Kirgizia Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaFrunze (Bishkek)
Biztanleria4257800
Azalera198500 km²
Ekonomia
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Kirgizera
Errusiera
Historia
Aurrekoa
Flag of the Russian Soviet Federative Socialist Republic (1954–1991).svgKirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Ondorengoa
KirgizistanFlag of Kyrgyzstan.svg

1989. urteko datuen arabera, herrialdearen azalera 198.500 km²-koa zen (Sobietar Batasuneko zazpigarren handiena) eta 4.257.800 biztanle zeuden (hamargarren herrialde handiena), 21,4 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Sobietar errubloa erabiltzen zuten. Hizkuntza nagusiak kirgizera eta errusiera ziren.

HistoriaAldatu

Errusiar Inperioak Kirgiziako lurraldea XIX. mende amaieran bereganatu zuen. Errusiar Iraultzaren ostean, sobietarren esku geratu zen 1918. urtetik aurrera. 1924. urtean Kara-Kirgiziako oblast autonomoa sortu zuten, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruan. 1925. urtean Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa bihurtu zuten.

1936. urteko abenduaren 5ean Errusiatik bereizi eta Sobietar Batasuneko partaide izan zen handik aurrera: orduan izendatu zuten Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista. 1990. urteko abenduan "Kirgiziako Errepublika" izena ipini zioten, eta 1991. urteko abuztuaren 31n independentzia aldarrikatu zuen.

Banaketa politiko-administratiboaAldatu

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista honela banatuta zegoen:

42°52′N 74°36′E / 42.87°N 74.6°E / 42.87; 74.6

Kanpo estekakAldatu