Kinu Nishimura

japoniar bideo-jokoen artista kontzeptual eta ilustratzailea eta animea

Kinu Nishimura, japonieraz 西村 キヌ (Hyōgo prefektura, Japonia, 1969ko urriaren 5a) japoniar bideo-jokoen artista kontzeptuala, ilustratzailea eta animea da. Freelance, bereziki ezaguna 1990eko hamarkadan egin zituen Capcom-en borroka-jokoetarako pertsonaien diseinuagatik eta promozio-arteagatik.[1]

Kinu Nishimura
Bizitza
JaiotzaHyōgo1969ko urriaren 5a (54 urte)
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaKyoto College of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta telebista-ekoizlea
Enplegatzailea(k)Capcom

Twitter: nishi_katsu Musicbrainz: d634265d-f897-4cd7-88a9-76e583960c30 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nishimura, normalean erabiltzen duen izengoitia, amonaren izena da.[2] Bigarren hezkuntzako lehen urtean, Tomonori Kogawa animatzaileari Combat Mecha Xabungle telesaileko irudiekin laguntzeko aukera izan zuen.[3] Kiotoko Unibertsitatean Artea eta Diseinua espezialitatea ikasi zuen. Denbora horretan, Akira Yasudak Final Fight eta Magic Sword bideojokoetarako egindako irudiak ukitu zituen. Manga delakoa, artea eta irudi tradizionalenak gustatzen zitzaizkionez, eremu horretan lana bilatzen saiatu zen. Hala ere, ez zekien ezer pertsonaiak diseinatzeko lanaz eta bideojokoez. Garai hartan, haren nahiak manga animatzailea, ilustratzailea edo antzeko zerbait izatea zen.[4][5]

Ibilbide profesionala aldatu

Lehen lana Muscle Bomber proiektuko laguntzaile izan zen.[5] 1991 eta 2008 bitartean, Capcom-erako lan egin zuen. Konpainia horretako lehen artistetako bat da Photoshop-ekin ilustratzen. Bere artea eboluzionatuz joan da urteetan zehar, sprite edo pixel art artista gisa hasi zen, eta gero jolasetan eta portadetan agertzen diren ilustrazioetaraino heldu da. Fighting games garrantzitsuenen munduari egindako ekarpenetako bat Darkstalkers Resurrection-en lan egin zuen garaian izan zen. Han, pertsonaia guztien diseinu kontzeptualean lan egiteaz gain, portaden konposizioaz eta azken arteaz ere arduratu zen.[6][4]

90eko hamarkadaren amaieran hasi zen ilustratzaile gisa aintzatespen handiagoa lortzen. Eta hainbat alorretako proiektuetan parte hartzen hasi zen. 2009 eta 2014 bitartean, animazioko pertsonaietako batzuk eta haien jantziak diseinatzen aritu zen, hala nola Overman King Gainer, Overlord eta Sirius the Jaeger.[6][5] 2021ean, freelance edo langile autonomo gisa, bideojokoei trazu bikainak egiten jarraitu zuen.[7]

Ilustrazioen ezaugarriak aldatu

Bere marrazki-estiloa aldatuz joan da denborak aurrera egin ahala, baina bere nortasun-ezaugarri nagusiak alde batera utzi gabe, hala nola, pertsonaia maskulinoen beheko gorputz-adarren gehiegizko proportzioa edo aurpegien ezaugarriak irudikatzeko gogortasun txikia.[8][6] Horietan kolorea nabarmentzen da. Kinu Nishimurak kolore adierazgarria erabiltzen du, eta akuarela edo errotuladoreak gogorarazten ditu. Itzalak eta argiztapena oso garrantzitsuak dira irudietan.[3] Versus serieetan eta Street Fighter III.ean ikus daiteke, bereziki, bere artea.[9][2] Hainbat arte-liburu ditu, eta bideojoko-enpresa askoren gidetan eta eskuliburuetan parte hartzen du.[5]

Diseinuaren teknika gisa konposizioan izandako bilakaerak erreferente bihurtu zuen belaunaldi berrientzat.[5][10] Oso txalotua eta ezaguna da, bai Japonian bai kanpoan.[11][6][12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu