Kinolona
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kinolonak[1] edo fluorkinolonak antibiotikoen familia bat dira. Oso erabilgarriak eta erabiliak dira, eta daukaten arazo nagusia da erresistentzia tasa, hain zuzen ere. Gernubideko infekzioen aurkako sendagaiak dira batez ere, biriketakoak tratatzeko ere ematen dituzten arren. Espektro zabala eta ekintza bakterizida duten botika antibakterianoak dira.
Kinolona | |
---|---|
![]() | |
Konposizioa | nitrogeno eta karbono |
Mota | farmako eta Kinolona |
Erabilera | |
Rola | Bakterio-kontrako eta DNA polymerase inhibitors (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 86324 |
MeSH | D042462 |
SailkapenaAldatu
Lau belaunaldietako kinolonak ditugu gaur egun.
Lehen belaunaldietakoakAldatu
Azido pipemidiko eta oxolinikoa dira, gaur egun asko erabiltzen ez direnak.
Bigarren belaunaldietakoakAldatu
Oraindik oso ohikoa den ziprofloxazinoa dugu talde honetan, norfloxazino eta ofloxazinoarekin batera.
Hirugarren belaunaldietakoakAldatu
Levofloxazinoa da kinolona berrien artean zaharrena, erabilera oso hedatua daukana eta batik bat pneumoniak eta bestelako biriketako infekzioak sendatzeko ematen dena.
Laugarren belaunaldietakoakAldatu
Moxifloxazinoa da kinolona berrien artean berriena, Levofloxazinoaren espektro antzekoa daukana.
Alboko eraginakAldatu
Kinolonak nahiko antibiotiko seguruak dira, alboko eragin gutxi ematen dituztenak.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]