Kingussie
Kingussie (Eskoziako gaeleraz Ceann a' Ghiuthsaich eta eskozieraz Kineussie) Eskoziako Highland eskualdean kokatuta dagoen udalerri bat da. 2001eko erroldaren arabera 1.410 biztanle zituen. Spey ibaiak udalerri hau igarotzen du. Inverness hiritik 68 kilometro hegoaldera, Aviemore udalerritik 19 kilometro hegoaldera eta Newtonmore udalerritik 4,8 kilometro iparraldera dago (azken udalerri horrekin shinty kirolean lehia handia duelarik).
Kingussie Ceann a' Ghiùthsaich Kineussie | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Posta kodea | PH21 |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°05′N 4°03′W / 57.08°N 4.05°W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 1.480 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01540 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
kingussie.co.uk |
Bere gaelerazko Ceann a' Ghiuthsaich izenak euskaraz "Pinudiko burua" esan nahi du.
Kingussie udalerria Cairngorms Parke Nazionalaren barnean dago. Bestalde, bere inguruan dago Cairngorms mendikatea.
Iruditegia
aldatu-
Kingussie udalerriko tren geltokia.
-
Tren geltokiko seinalea.
-
Landa
-
Kale nagusia.
Ikus gainera
aldatuHerritar ezagunak
aldatu- James Macpherson, (1736-1796), idazlea, olerkaria eta politikaria, udalerri honetako Ruthven herrixkan jaio zen.
Kanpo estekak
aldatu- Kingussie udalerriko udal webgunea (Ingelesez)