Kimika ez-organiko

Kimika inorganiko» orritik birbideratua)

Kimika ez-organikoa substantzia kimikoak, hidrokarburoak eta haien deribatuak izan ezik, eta substantzia horien propietateak eta erreakzio kimikoak aztertzen dituen kimikaren alorra. Karbonoa izan arren alor honetan sartzen diren konposatu kimiko batzuk badira, hidrokarburo ez direnak: karbono oxidoa, karburoak, karbono disulfuroa, zianuro metalikoak eta hirugarren mailako beste konposatuak, karbonilo metalikoak, fosgenoa (COCl2), karbonato metalikoak eta abar. Kimika organikoa, aldiz, karbonoak osatzen dituen konposatuen kimika da; karbonoa hidrogeno, sufre, oxigeno, nitrogeno eta beste elementu gutxi batzuekin batzean eratzen diren deribatuak aztertzen ditu. Nolanahi ere, ez da erabatekoa kimika organikoaren eta kimika ez-organikoaren arteko bereizketa, ez talde batekoak ez bestekoak diren gai ugari baitira, konposatu organometalikoak adibidez. Aplikazioei dagokienez, kimika ez.organikoak aplikazioak ditu kimika industraialaren alor guztietan, besteak beste, katalisian, materialen zientzian, medikamenduetan, nekazaritzan, erregaietan eta pigmentuetan.

Oinarrizko kontzeptuakAldatu

Konposatu ez-organiko asko konposatu ionikoak dira, hau da, lotura ionikoz lotutako katioi eta anioiez osatutakoak. Mota honetako adibide batzuk hauexek dira: Magnesio kloruroa  , magnesio katioiaz   eta kloruro anioiaz  osatua; Sodio oxidoa  , sodio katioiaz  eta oxido anioiaz   osatuta. Edozein gatzetan,osagaien proportzioak karga totala nuloa izateko behar direnak dira, horrela osagaiak neutroak direlarik. Ioiak deskribatzeko oxidazio egoera izaten da kontutan eta eratzeko erraztasuna katioien kasuan ionizazio potentzialetik eta anioien kasuan elektroi afinitatetik iragar daiteke.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu