Kilimon Futbol Taldea

Kilimon» orritik birbideratua)

Kilimon Futbol Taldea Mendaroko futbol talde bat da, gaur egun desagertuta dagoena. Kilimon taldeak "Ospas Gain" futbol zelaian jokatzen zuen. Taldea 2002-2003 denboraldian desagertu zen.

Kilimon Futbol Taldea
Sorrera1972
Futbol zelaiaOspas Gain
Mendaro
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

IbilbideaAldatu

1972an sortu zen taldea eta 1987an Gipuzkoako Preferentera igo zen. Bi urte egin zituen bertan. 1991ean berriz lortu zuen igoera, bi urtetarako orduan ere. 1994an helduen taldea desagertu zen eta 2003an elkartea desegin zen.

Futbol zelaiaAldatu

Futbol taldea partiduak bertan antolatzeari utzi zionetik, bertan behera geratu zen futbol zelaia, eta urteetako utzikeriak aldagelak, taberna eta harmailak zeharo hondatu ditu. Herriko elkarte batzuen ekimenez, udalak futbol zelaia berreskuratzeko asmoa dauka.

Kanpo estekakAldatu