Kidnapped (1971ko filma)

Kidnapped (euskaraz Bahitua), 1971ko Delbert Mann estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko film bat da. Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Bahitua (1886) eleberrian eta haren jarraipena den Catriona (1893) eleberriaren lehen erdian oinarritua dago. Michael Caine, Trevor Howard, Jack Hawkins eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zuten.

Kidnapped (1971ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1971
IzenburuaKidnapped
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, haurrentzako filma, eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa
Iraupena100 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaBahitua
Catriona (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Delbert Mann
Gidoigilea(k)Jack Pulman (en) Itzuli
[[Kategoria:Jack Pulman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Michael Caine
Trevor Howard
Jack Hawkins
Donald Pleasence
Gordon Jackson (en) Itzuli
Freddie Jones
Eberhard Prüter (en) Itzuli
Lawrence Douglas (en) Itzuli
Jack Watson




[[Kategoria:Gordon Jackson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Eberhard Prüter (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lawrence Douglas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaPeter Boita (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRoy Budd
Argazki-zuzendariaPaul Beeson (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEskozia

IMDB: tt0067302 Filmaffinity: 240069 Allocine: 32251 Allmovie: v130217 TCM: 80216 TV.com: movies/kidnapped-1971 Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1750, Eskozia, 1745eko Jakobiten matxinadari amaiera eman zion Cullodengo gudua jazo eta bost urtera, David Balfour (Lawrence Douglas) eskoziar mutil gaztea bere aita zendu berri denez Ebenezer (Donald Pleasence) osabaren dorretxera joango da, hura duen zuzeneko senide bakarra denez ostatu eman eta lagunduko diolakoan. Baina, Ebenezer osabar gizon zital eta gupidagabea da, gaztea anaiaren ondorengoa denez familiaren ondasunak kenduko dizkiolakoan, hiloba engainatu eta Amerikara doan Hoseason kapitainaren (Jack Hawkins) itsasontzira esklabo gisa salduko du. Halere, ontzia itsasora ateratzean, Alan Breck (Michael Caine) eskoziar matxinatu jakobita jaso eta hark eta Daividek itsasontzi guztiko eskifaiari aurre eginez, Eskoziara itzultzea lortuko dute. Behin, Eskoziako Lur Garaietan daudela, britainiar jaka gorrien aurka borrokatuko dira.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu