Kidal (Tifinagh alfabetoan: ⴾⴸⵍ) Mali ipar-ekialdeko udalerria eta Kidal eskualdeko hiriburua da. Azawaden dago, Adrar des Ifoghas mendigunearen bihotzean, Gaotik 350 km iparraldera. 2009an 25.617 biztanle zituen[1].

Kidal
ⴾⴸⵍ
Kidal
commune of Mali (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaKidal
Izen ofizialaKidal
Jatorrizko izenaKidal
Geografia
Koordenatuak18°26′N 1°24′E / 18.43°N 1.4°E / 18.43; 1.4
Map
Azalera9913 km²
Altuera455 m
Demografia
Biztanleria15.086 (2013)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

2012ko martxoaren 30ean Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduko miliziano tuaregek Kidal eta bertako base militarraren kontrola eskuratu zuten. Maliko Junta Militarreko bozeramaile batek esan zuenez, «Kidalgo herritarren bizitza zaintzeko, buruzagitza militarrak erabaki zuen borroka ez luzatzea»[2]. Ondorengo egunetan matxinoek Gao eta Timbuktu hartu zituzten, eta apirilaren 6an Azawadeko independentzia aldarrikatu zuten[3][4].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu