Kiasma Helsinkiko arte garaikidearen museoa da. Mannerheimintie hiribidean dago, Carl Gustaf Emil Mannerheim-en estatuaren eta Postitalo eraikinaren artean. Finlandiako Galeria Nazionalaren arte garaikidearen bilduma dago bertan erakusgai. Kiasmaren helburu nagusiak arte garaikidea herritarrei hurbiltzea eta haren estatusa indartzea dira.

Kiasma
Finnish National Gallery
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencySouthern Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakNilandia
HiriaHelsinki
Koordenatuak60°10′18″N 24°56′13″E / 60.1717°N 24.9369°E / 60.1717; 24.9369
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1990
ZuzendariaLeevi Haapala (en) Itzuli
Tuula Arkio (en) Itzuli
Tuula Karjalainen (en) Itzuli
Berndt Arell (en) Itzuli
Pirkko Siitari (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaSteven Holl (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaMannerheiminaukio 2, 00100 Helsinki
Webgune ofiziala

Kiasmak bost solairu ditu. Erakusketa-aretoez gain, museoan kafetegia, denda, liburutegia, seminario-gela eta antzokia daude. Bertan, arte erakusketez gain, antzerki emanaldiak, seminarioak eta hitzaldiak antolatzen dira.

Historia aldatu

Kiasma eraiki aurretik, arte garaikidearen museoa Ateneumen zegoen. Kiasma museoa Steven Holl arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen. 1992an lehiaketa bat antolatu zuten, arte garaikidearen museoa diseinatzeko. 1993an Steven Hollen obra aukeratu zuten, Chiasma izenekoa, aurkeztutako 516 proposamenen artetik. Museoa 1996 eta 1998 bitartean eraiki zen. 1998ko maiatzaren 30ean ireki zituzten museoko ateak. 2014ko irailean itxi egin zuten konponketa batzuk egiteko, eta berriz zabaldu zuten 2015eko udaberrian. Kiasma Carl Gustaf Emil Mannerheimen estatuaren ondoan eraikitzea gai polemikoa izan zen 1990ean. 2015eko udaberritik aurrera Leevi Haapala Arte Ederretako Akademiako katedratikoa izan da Kiasmako zuzendaria.

Kanpo estekak aldatu