Kiana Palacios

futbolari mexikarra

Kiana Angélica Palacios Hernández (Orange (Kalifornia), 1996ko urriaren 1a - ) Estatu Batuetan jaiotako futbolari mexikarra da[1]. Aurrelari postuan jokatzen du.

Kiana Palacios

Bizitza
JaiotzaOrange (Kalifornia)1996ko urriaren 1a (27 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California, Irvine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
UC Irvine Anteaters women's soccer /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,68±0,001 metro

IMDB: nm11329022 Twitter: KianaPalacios FIFA: 398131 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lau urte zituela hasi zen futbolean jokatzen. Kaliforniako Irvine hiriko UC Irvine Anteaters taldean jokatu zuen lau urtetan zehar[1] eta 2018an Estatu Batuetako Los Angeles Galaxy taldeak fitxatu zuen. 5 partida jokatu zituen eta hiru gol sartu.

2018an bertan Errealak fitxatu zuen[2] eta kalitatezko jokalaria zela ikusia berehala berriztu zion kontratua 2020 arte. 2019. urtean Erreginaren Kopa irabazi zuen taldeak eta Kiana Palaciosek sartu zuen taldearen aurreneko gola[3].

Estatu Batuetan jaio eta hazi den arren Mexikoko selekzioarekin aritzea erabaki zuen, izan ere haren gurasoen familia guztia Mexikon daukalako[1]. 2015ean egin zuen debuta 20 urtez azpikoarekin eta 2017an selekzio nagusiarekin Kanadaren aurka jokaturiko partidan.

Taldeak aldatu

Klubak aldatu

Taldea Urteak Tituluak
UC Irvine Anteaters 2014-2018
Los Angeles Galaxy 2018
Real Sociedad 2018- Erreginaren Kopa (2019)

Selekzioak aldatu

Taldea Urteak
Mexikoko 20 urtez azpiko selekzioa 2015-2016
Mexikoko selekzioa 2017-

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Gascon, Ainara Arratibel. «Golak eta sosegua» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  2. 2018/07/13. «Errefortzua aurrealderako» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  3. «Txapeldunak!» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).

Kanpo estekak aldatu