Kepi bereziki herrialde batzuetako militar zenbaitek erabiltzen duten kapela ia zilindriko zurruna da, aurretik hegal laburra duena. Bereziki Frantziako militar eta poliziek janzten dute egun; historian, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean bi aldeetako soldaduek ere erabili zuten.