Kepa Derteano Basterra (Amorebieta-Etxano, Bizkaia, 1923eko ekainaren 3a - 2004ko urriaren 22a) idazlea, kazetaria eta poeta izan zen. Peru de Arteaga ezizena erabiltzen zuen. Venezuelan erbesteratua. Gaztelaniaz Kepa de Derteano y Basterra bezala sinatzen zuen.

Kepa Derteano
Bizitza
JaiotzaZornotza1923ko ekainaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2004ko urriaren 22a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Izengoitia(k)Peru de Arteaga

Biografia aldatu

Familia burges eta abertzale batean sortua, Lekarozko ikastetxean ikasi zuen. Handik, ondoren, Frantzia eta Belgikako eskoletara joan zen. Txikitatik euskara, gaztelania eta frantsesa hitz egin zuen. Gerra garaian txikizioak eta sarraskiak hurbiletik ezagutu zituen: haren aita guda-ospital baten burua zen. Gernika eta Durangoko bonbardaketen lekuko izan zen. Hamahiru urterekin, beste euskal haurrekin batera, Belgikara eraman zuten, gerrako haurra izan zen beraz. Gerra bukatu eta gero Euskal Herrira itzuli zen. 1942an beste lagunekin batera, Confederación de Estudiantes Vascos- Eusko Ikasle Alkartasuna (EIA) elkartea sortu zuen. Urte horietan argitalpen abertzaleetan laguntzen hasi zen. Aktibitate horiek zirela eta, atxilotua izan zen eta hiru urte Larrinagako espetxean egin behar izan zituen. Handik atera eta bere bigarren aberria izango zen Venezuelara, Carabobon alegia, erbesteratzea erabaki zuen.

1968. urtean Larrean antolatutako Olerti Egunan Salve Regina poemarekin saritua izan zen.

Estiloa aldatu

Bere idazkera kementsua eta konplexua zen.

Iritzi kritikoa aldatu

Lanak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Henar Amezaga eta J.A. Ascunce: "Kepa de Derteano: Bizitza baten aztarnak", 13-29 or. Quiero acabar con la guerra de mi padre I liburuan.
  • Henar Amezaga eta J.A. Ascunce: "Kepa de Derteanoren kontakizun laburra", 13-62 or. En el surco de la tierra liburuan.

Kanpo loturak aldatu