Kenwood House

Hampsteaden (Londres) dagoen jauregia

Kenwood House Londres iparraldean dagoen jauregi bat da, Hampstead barrutian, Camden udalerrian.

Kenwood House
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaCamden
Koordenatuak51°34′17″N 0°10′04″W / 51.5713°N 0.167654°W / 51.5713; -0.167654
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1929
JabeaEnglish Heritage
KudeatzaileaEnglish Heritage English Heritage
Arkitektura
ArkitektoaRobert Adam
William Atkinson (en) Itzuli
EstiloaGeorgian architecture (en) Itzuli
Azalera47,02 ha
Ondarea
Ondare Ingelesa1000142 eta 1379242
Bisitariak urtean159.556
Kontaktua
HelbideaHampstead Lane, London NW3 7JR
Telefonoatel:+44 370 333 1181
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Hampstead Heath lurraldean kokaturiko XVII mendeko jauregia da, hasiera hartan Caen Wood House izena zuena. 1700 inguruan orangerie bat gehitu zitzaion eta 1754an William Murray Mansfield-go Earlak erosi zuenean bigarren orangerie bat gehitu zuen jauregia simetrikoa izan zedin. 1793 eta 1796 artean eraikin berriak gehitu zitzaizkion aurrealdean.

Edward Guinness (1847-1927) Iveagh-eko Lorda, Guinness garagardogileen ahaidea zena Hyde Parken bizi bazen ere Kenwood Housen jabea zen eta hiltzerakoan Gobernuari eman zizkion jauregia eta barruko bilduma guztiak. Iveagheko bilduma (Iveagh Bequest) barnean badira Rembrandt eta Vermeer margolarien artelanak ere.

Gaur egun museo bat da eta parkeko aintziraren ondoan kontzertuak antolatu izan ziren 1951 eta 2006 artean. 2008an berriz hasi ziren antolatzen kontzertuak baina mugatutako eremu batean.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu