Kennedy zentro espaziala

John F. Kennedy zentro espaziala (CEK) NASAren instalazio-multzo bat da, espazio-ontziak espazioratzeko erabilia. Estatu Batuetako Florida estatuko Cañaveral lurmuturrean dago. Estatu Batuetako John F. Kennedy lehendakari ohiaren omenez eman zitzaion izena.

Kennedy zentroaren sarrera

Zentroa 55 km luze eta 10 km zabal da; guztira, 567 km²-ko azalera du, eta 15.000 pertsonak lan egin dute bertan. Bisitarientzako gune bat du, eta Floridako gune turistiko garrantzitsuenetariko bat da.

John F. Kennedy zentro espazialak jaurtitze-gune bat baino ez du hartzen (39 jaurtitze-konplexua). Gainerako jaurtiketak Cañaveral lurmuturrean egiten dira, AEBko aire-armadak zuzenduta.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu