Kenizé Mourad (Paris, 1939ko azaroaren 14a) frantziar kazetari eta idazlea da.

Kenizé Mourad

Bizitza
JaiotzaParis1939ko azaroaren 14a (84 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AmaSelma Hanımsultan
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
IMDB: nm3192128 Edit the value on Wikidata

Ama turkiar sultan bat zuen eta aita raja. Suleiman Handiaren ondorengoa zen, baina ez zuen bere jatorriaren berririk izan nerabezaroa arte. Amak Indiatik ihes egin zuen haurdun zegoela eta Parisen hil zen pobrezian. Urte eta erdi zuela bere amaren eunukoa zen Zeynelen babesean gelditu zen. Zeynelek Suitzako enbaxadan utzi zuen umea, eta bost urte bete zituen arte suitzar familia batekin bizi izan zen. Moja-eskola batean sartu zen, eta azkenean frantses mojekin gelditu zen. Psikologia-karrera egin zuen Parisen, eta ikasle zela, eskola partikularrak ematen zituen eta gozokiak eta opera-egitarauak saltzen zituen. Aita hogeita bat urte zituela ezagutu zuen. Adin horrekin Indiara joan zen han gelditzeko asmoarekin, baina kultura-desberdintasunak zirela eta, sei hilabete besterik ez zituen han egin. Parisen hartu zuen bizilekua, eta bi urtean zehar Air Franceko azafata izan zen. Ondoren Le Nouvel Observateur mintegian hasi zen lanean gerra berriemaile gisa. Kazetari gisa, Indiako eta Ekialde Hurbileko gaietan espezializatu zen. 1980an kazetaritza utzi eta bere amaren bizitza kontatzeari ekin zion. 1988an Printzesa hilaren partetik eleberria argitaratu zuen. Hamalau hizkuntzatara itzuli zen eta arrakasta handia izan zuen. Handik hamar urtera Lorategi bat Badalpurren idatzi zuen, hau ere autobiografikoa eta aurrekoaren jarraipena.

Erreferentziak aldatu