Ken Robinson

entsegugile, idazle eta hizlari ingelesa. Hezkuntza gaia jorratu duen idazlea.

Ken Robinson, Sir Ken Robinson edo Sir Kenneth Robinson (Liverpool, 1950eko martxoaren 4a - Los Angeles, 2020ko abuztuaren 21a) idazlea, saiakeragile eta hizlari ezaguna da munduan, batez ere hezkuntza alorrean egin izan dituen ekarpenengatik[1].

Ken Robinson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKenneth Robinson
JaiotzaLiverpool1950eko martxoaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLos Angeles
HeriotzaLondres2020ko abuztuaren 21a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaLeedsko Unibertsitatea
Wade Deacon High School (en) Itzuli
Liverpool Collegiate School (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Bretton Hall College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeducation expert (en) Itzuli, parlamentuko lehendakaria, idazlea, hezitzailea, conferencier (en) Itzuli eta documentary participant (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Warwickeko Unibertsitatea
Hong Kong Academy for Performing Arts (en) Itzuli
Government of Singapore (en) Itzuli
Jasotako sariak

sirkenrobinson.com
IMDB: nm2213158 Twitter: sirkenrobinson TED: sir_ken_robinson Musicbrainz: 8ad88957-a650-4952-8049-2a282b5f9131 Discogs: 3379128 Edit the value on Wikidata

Hezkuntzaren mundua sormena askoz gehiago landu behar dela izan da bere tesietan ezagunenetako bat. Hainbat gobernu, unibertsitate eta erakundetan aholkularitza lanak, hitzaldiak[2] eta beste ekarpen mota batzuk egin izan ditu. Esaterako Arts in Schools Project (1985–89) egitasmoa zuzendu zuen. University of Warwick (1989–2001) unibertsitatean ibili zen irakasle, eta bertan irakasle emeritu legez daukate.

2003. urtean Ingalaterrako erreginak Sir izendatu zuen hezkuntza eta batez ere artearen hezkuntzan egindako lana saritzeko.

Liverpooleko familia langile bateko semea. Bere aita tetraplegiak jota geratu zen lan istripu baten ondorioz. Kenneth Robinson lau urte zituelarik poliomielitis gaixotasuna sufritu zuen. Denbora batean, arazo fisiko edota psikologikoak zituzten ume "atzeratuentzako" eskola berezi batera joan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Educación 3.0. (2020-08-25). «Ken Robinson : Libros y conferencias inspiradoras» EDUCACIÓN 3.0 (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  2. (Gaztelaniaz) «“Me molesta que se critique a los profesores. Son muy importantes en nuestras vidas”» Aprendemos juntos (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).