Kemi-Tornio

Kemi-Tornioko barrutia» orritik birbideratua)
Artikulu hau Finlandiako azpieskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kemi-Tornio (argipena)».
65°48′05″N 24°32′40″E / 65.80139°N 24.54444°E / 65.80139; 24.54444

Kemi-Tornio

Kemi-Tornioko kokapena
Berezko izena Kemi–Tornion seutukunta
Herrialdea
Eskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Udalerri-kopurua 2 hiri (kaupunki)
3 udalerri (kunta)
Lurralde historikoak Ostrobotnia eta Vestrobotnia
Azalera
- Ur-azalera
6.421,66 km²[1]
1.504,94 km² (%23,43)
Biztanleria
Dentsitatea
57.749 (2017.08.31)[2]
11,75 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala Finlandiera
Webgune ofiziala

Kemi-Tornio (ipar samieraz, Giepma-Duortnus; suedieraz, Kemi-Torneå) Finlandia iparraldeko Lappi eskualdearen itsasaldean dagoen azpieskualdea da.

Ingurunea aldatu

 
Simojokiko Hanskankoski ur-laster izoztuak.
 
Kemijoki edo Kemi ibaiaren ertz zuhaiztsua udarako egunean.
 
Perämeri Parke Nazional izoztua negualdean.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kemi-Tornioko historia»

Administrazioa aldatu

Banaketa aldatu

Banaketa aldatu

Kemi-Tornio azpieskualdea bi hirik eta hiru udalerrik osatzen dute:

 Kemi-Tornioko hiriak 
 
Kemiko armarria
 
Tornioko armarria
Kemi Tornio
 Kemi-Tornioko udalerriak 
 
Keminmaako armarria
 
Simoko armarria
 
Tervolako armarria
Keminmaa Simo Tervola

Garraio azpiegiturak aldatu

Kemiko portua aldatu

Hezkuntza aldatu

Lappiko Kontseilua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lappiko Kontseilua»

Lappiko batzar nagusiko ordezkariak eskualdea osatzen duten 21 udalerrietako udalbatzek aukeratzen dituzte. Hala, biztanle kopuruaren arabera, udalerri bakoitzak hainbat batzarkide hautatzeko aukera du; kasu honetan, Kemik eta Torniok zazpina ordezkari izendatzen dituzte, Keminmaak hiru, eta Simok eta Tervolak, azkenik, bana.

Ondorengoa da Kemi-Tornioko udalerriek 2013-2016 aldirako Lappiko Kontseilura bidalitako ordezkaritza [3]:

Batzarkidea Alderdia Udalerria Batzarkidea Alderdia Udalerria Batzarkidea Alderdia Udalerria
-- Ritva Aheinen Alderdi Sozial-Demokrata Kemi -- Marja Kaakko Ezker Elkartasuna Keminmaa -- Anneli Mikkanen Ezker Elkartasuna Kemi
-- Paula Aikio-Tallgren Koalizio Nazionala Tornio -- Irma Kähkönen Zentroko Alderdia Keminmaa -- Matti Muranen Koalizio Nazionala Kemi
-- Markku Alatalo Zentroko Alderdia Tervola -- Ilkka Kapraali Ezker Elkartasuna Tornio -- Kosti Ollila Alderdi Sozial-Demokrata Tornio
-- Arto Hakala Benetako Finlandiarrak Keminmaa -- Helena Kristo Zentroko Alderdia Tornio -- Mauri Timonen Zentroko Alderdia Tornio
-- Jukka Ikäläinen Alderdi Sozial-Demokrata Kemi -- Katri Kulmuni Zentroko Alderdia Tornio -- Esko Särkelä Benetako Finlandiarrak Kemi
-- Jouko Juntunen Zentroko Alderdia Kemi -- Veikko Kumpumäki Ezker Elkartasuna Kemi
-- Kaisa Juuso Benetako Finlandiarrak Tornio -- Sauli Martimo Zentroko Alderdia Simo


Osasuna aldatu

Biztanleria aldatu

Atzerritarrak (2010) [4]
Z. Jaioterria Biztanleak

1   Suedia 255
2   Myanmar 172
3   Errusia 126
4   Irak 67
5   Estonia 53
6   Thailandia 53
7   Txina 43
8   Iran 39
9   Somalia 30
10   Turkia 30

Kultura aldatu

Armarriak aldatu

Elkarteak eta Erakundeak aldatu

Kirola aldatu

Museoak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Done Mikelen eliza (Pyhän Mikaelin kirkko) edo Keminmaako eliza zaharra: Keminmaaren jatorrizko eliza eta Kemiren antzinako parrokiaren egoitza da. Harrizko eliza hau 1520-1553 urteen artean eraiki zen eta zutik dirauen Lappi osoko eliza zaharrena da. Herrialdean iparren dagoen erdiaroko eliza da eta, gainera, Finlandian eraiki zen azkeneko eliza katolikoa ere bada. Tenpluaren aro oparoena XVII. mendea izan zen, garai hartan Nikolaus Rungius elizgizon luterano ospetsua elizako bikario izan baitzen. XIX. mendean, bestalde, Keminmaako eliza berria aurreko espaloiean eraiki zenean, Done Mikelen eliza hustua eta baztertua izan zen eta balio historikoagatik ez zen XX. mendearen erdira arte berreskuratuko. Hain zuzen, eliza bertan behera erortzeko zorian zegoenean, Udalaren eta herrialdeko kultura elkarteei esker, eliza goitik bera eraberritua izan zen eta aspaldian izandako itxura oparoa berreskuratu zuen 1957. urtean. Aipatzekoa da, barruan balio artistiko handiko XVII. mendeko margolanak eta erdiaroko suedieraren lekukotasunak daudela. Gaur egun elizkizun bereziak baino ospatzen ez diren arren, iparraldeko eliza ospetsuenetakoa eta bisitatuena da [5][6][7].
  • Elur-gaztelua edo Lumilinna: izotzez eta elurrez bakarrik eginik dagoen Finlandia osoko eraikin handiena da. Botniako badiaren ertzean dago, Kemiko Sauvosaari auzoan, eta urtez urte eraikitzen den munduko eraikin bakarra ere bada. Lumilinna hiriko erakunde nagusiek Itsas Lappiko negu turismoa sustatzeko abian jarritako egitasmo baten eskutik iritsi zen 1995ean eta irekirik egoten den bitartean, urtarrilaren bukaeratik apirilaren hasierara gutxi gorabehera, Kemiko ekitaldi garrantzitsu gehienak bertan antolatzen dira, hala nola, antzerkiak, izotz-arte erakusketak eta dantza- eta opera-saioak. Arkitektura edo eraikinaren diseinua urteko gaiaren arabera aldatu egiten da -aurtengoa, esaterako, komikigintza da-, baina leku finkoa duten hiru mugiezin daude: elur-jatetxea, elur-hotela eta elur-kapera. Lumilinna elur-sasoian baino irekirik ez dagoen arren, bisitari gehien jasotzen dituen Kemi-Tornioko eraikina da, iaz, guztira, 104.000 lagun inguru; eskualdeko eraikin arrakastatsuena da [8][9].
  • Kemiko eliza: hiriko parrokiaren egoitza nagusia eta Lappiko eliza luterano ikusgarriena da. Josef Stenbäck arkitekto finlandiarrak diseinatu zuen eta mortero adreiluz eraikia izan zen 1900. eta 1902. urteen artean. Eraikina arkitektura neogotikoaren eta nazional erromantikoaren arteko nahasketa arrakastatsuaren adibidea da, baina batik bat, izokin-kolore bereziagatik da ezaguna. Ouluko diozesiko gotzainak, Juho Koskimiesek inauguratu zuen 1903ko martxoaren 8an eta eskualdeko eliza handiena bihurtu zen. Guztira, 1.200 fededunentzako eserlekua dauka eta hegoaldean, Kemiko hilerria eta gerra-oroitarriak ere daude. Objektu baliotsuenak tamaina handiko botozko itsasontzi zuria eta Kangasalako Organo Fabrikan 1935an eginiko organoa dira. Hain zuzen, Eskandinaviako eraikuntza tradizioa, itsasoa eta azpieskualdeko kultura oso presente daude lan honetan eta kemitarrentzat balio handiko eraikina da. Gaur egun, Markku Korpela bikarioaren esku dago parrokia [11].
  • Sampo izotz-hauslea: munduko izotz-hausle turistiko bakarra eta Kemiko ondasun bereziena da. 1961. urtean itsasoratu zuten eta hogeita hamar urtez Botniako badiako merkataritza-bideak neguan irekirik mantentzeaz arduratu zen 1991 arte. Ontziaren egoitza, portuaren Ajosko kaia da eta Sampo Tours erakundeak kudeatzen du. Ontziak 75 m-ko luzera eta 17,4ko zabalera dauka; gainera, 70–120 cm-ko izotz geruza hausteko gai da eta eskifaia hamasei marinelek osatzen dute. Gaur egun, abendu bukaeratik apirilera, lau orduko ibilaldiak antolatzen dira ia egunero. Abenduaren 31ean, urtezaharrean, gaueko txangoak ere antolatzen dira urte berria Botniako golko izoztuaren erdian eta ipar argipean hasteko. Antolatutako txango hauetan ere, bidaiari ausartenak ur-izoztuan bainatzen dira. Iaz, guztira, 85.000 bidaiari inguru izan zituen izotz-hausleak [12].

Ospakizun bereziak aldatu

Ekonomia aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Pinta-alat kunnittain (Excel) 1.1.2017 Maanmittauslaitos. 2017.07.02
  2. Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain, elokuu 2017 Tilastokeskus. 2017.10.07
  3. Lapin liitto 2013.11.15
  4. Väestö kansalaisuuden mukaan Lapin seutukunnissa 2010.12.31
  5. Keminmaan seurakunta 2011.10.24
  6. Kulttuuriymparisto Keminmaan vanha kirkko. 2011.10.24
  7. Huusko, Jorma et al.: Lapin rakennusperintö. Oulu: Kirjapaino Oy Kaleva, 1984. ISBN 951-9152-74-1
  8. Lumilinna 2011.02.08
  9. Kemin Lumilinnassa yli 100 000 vierasta 2011.02.10
  10. Kemin jalokivigalleria Matkailu. 2011.01.17
  11. Kemin seurakunta 2011.02.06
  12. Jäänmurtaja Sampo Sampo Tours. 2010.09.11

Ikus, gainera aldatu

Norrbotten Torne ibarra Rovaniemi
Norrbotten   Rovaniemi
Botniako golkoa Botniako golkoa Oulunkaari

Kanpo estekak aldatu