Kemerovo (errusieraz: Кемерово) hego-erdialdeko Errusiako industria-hiria da, Kemerovo oblasteko hiriburua. Siberiako Novosibirsk hiri eta oblastetik ipar-ekialdera dago, Tom ibaiaren ertzean eta Kuznetsk Alatau mendigunetik hurbil[1]. 2010ean 532.981 biztanle zituen[2].

Kemerovo
Кемерово
hiri/herri
Kemerovo City Council.jpg
Udaletxea
Kemerovo-flag.png Kemerovo-coat-of-arms.png
Administrazioa
Herrialdea  Errusia
Oblasta Kemerovo
Alkatea Ilya Seredyuk (en) Itzuli
Izen ofiziala Кемерово
Jatorrizko izena Кемерово
Posta kodea 650000–650099
Geografia
Koordenatuak 55° 20′ 00″ N, 86° 04′ 00″ E / 55.3333°N,86.0667°E / 55.3333; 86.0667Koordenatuak: 55° 20′ 00″ N, 86° 04′ 00″ E / 55.3333°N,86.0667°E / 55.3333; 86.0667
Azalera 282,3 km²
Altuera 140
Demografia
Biztanleria 556.920 bizt. (2017)
Dentsitatea 1.974,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1918
Telefono aurrizkia 3842
Ordu eremua UTC+07:00 eta Krasnoyarsk Time (en) Itzuli
Hiri senidetuak Salgótarján eta Billings
http://www.kemerovo.ru/

GeografiaAldatu

Moskutik 3.482 km-ra dago. Sobietar Batasunaren sasoian garatu zen bertako industria, batez ere kimika-, ongarri- eta manufaktura-sektoreetan. Trenbide Transiberiarra hiritik igarotzen da, Vladivostokeko porturanzko bidean, Siberia zeharkatuz.

HistoriaAldatu

Errusiarren hainbat kokaguneren batura da Kemerovo. 1657. urtean, Verkhotomski izena ipini zioten Tomsk-etik Kuznetsk gotorlekurako bidean zegoen tokiari. 1701. urtean, sortu zen Scheglovoko kokalekua, Tom ibaiaren ezkerreko ertzean, eta handik gutxira herri bihurtu zen. 1859. urtearen inguruan, orain Kemerovo den eremuan zazpi herri zeuden: Stxeglovo (edo Ust-Iskitimskoie), Kemerovo (izen horrekin 1734tik), Jevseievo, Krasni Jar, Kur-Iskitim (Plexki), Davidovo (Ixanovo), eta Borovaia.

1721. urtean, inguruan harrikatza aurkitu zuten; 1907. urtean lehenengo ikatz-meatzeak ireki zituzten, eta 1917. urterako 4.000 biztanle inguru ziren bertan. Jurga eta Koltxuginoren arteko trenbidea (gaur egun, Leninsk-Kuznetski da lehenagoko Koltxugino hiria) erabakigarria izan zen inguruaren garapenerako, Topki eta Stxeglovo lotu baitzituen. 1918. urtean Stxeglovori hiri-izaera eman zioten, eta data hori hartzen da Kemerovoren sorreraren datatzat. 1934. urtean Kemerovo oblast-eko hiriburu izendatu zuten hiria.

KlimaAldatu

Klima kontinentala da; -48,4 °C (abenduan) eta 38 °C (abuztuan) arteko datuak jaso izan dira.

Datu klimatikoak (Kemerovo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.0 6.8 14.6 28.3 34.4 35.1 38.0 36.3 33.1 24.5 13.1 5.8 38.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -12.2 -9.0 -1.2 7.9 18.7 23.2 25.5 22.9 15.7 7.4 -3.5 -10.0 7.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -21.5 -19.6 -12.6 -3.0 4.7 10.4 13.2 10.6 4.6 -1.4 -11.0 -19.0 -3.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -47.9 -47.1 -39.9 -32.4 -12.6 -5.7 0.5 -1.2 -9.4 -27.9 -39.5 -48.4 -48.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 28 19 19 26 40 68 72 62 41 45 44 41 505
Iturria: Pogoda.ru.net[3]

BiztanleriaAldatu

Demografiaren bilakaera (milakotan)
1926 1931 1939 1956 1959 1962 1967 1970 1973 1976 1979 1982 1986 1989 1992
21,7 50,5 137 240 277,7 305 364 385,0 415 446 470,6 495 514 520,3 520,6
1996 1998 2000 2001 2003 2005 2006 2007 2008 2010
540,8 497,8 492,7 489,5 484,8 522,6 520,1 519,8 520,0 532,9

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu