Ireki menu nagusia

Kelly van der Veer (Hilversum, Herbehereak, 1980ko maiatzaren 6a) herbehereetar emakume abeslari transexuala da.

Kelly van der Veer
Bizitza
Jaiotza Hilversum1980ko maiatzaren 6a (39 urte)
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
Hizkuntzak nederlandera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikaria, idazlea eta modeloa
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm1537920

BiografiaAldatu

Kelly, Ferry van der Veer jaiotza-izenez, gizon jaio zen. Haurtzaroan Kinderen voor Kinderen haur-koroan kantatu zuen. 19 urterekin sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen.

2001ean partaide sartu zen Herbehereetako Anaia Handia reality showra eta ospea lortu zuen. Showaren finaletara heldu zen eta telesaioa utzi zuenean, bere musika ibilbideari berrekin zion. 2002an I'm What I am singlea argitaratu zuen.

2006an Kelly izenburudun liburu autobiografikoa idatzi zuen Anaia Handia telesaioan lehiakide izan zuen Andries de Jongekin.

2011ko martxoan bere senargaiak eta biek ezkon hitza eman zioten elkarri, baina urtebete geroago banandu ziren. Ostera, webcam-neska eta makillaje-espezialista bezala egin zuen lan. 2016ko udan, Hagako prostituzio-etxe batean lan egiten zuela jakitera eman zen.

DiskografiaAldatu

  • I'm What I Am (2002)
  • Proud Mary (2006)
  • Ik Doe Wat Ik Doe (2010)

FilmografiaAldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2002 Meiden van de Wit (Telesaila) Sylvia Gosschalk 5 ataletan: "Zarathustra", "Oud zeer", "Nippon", "Verzet" eta "Macht"
2004 Gay Kelly
2010 De TV kantine (Telesaila) Kelly Atal batean: "Alles is oranje"

BibliografiaAldatu

AutobiografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu