Kel Ahaggar

Kel Ahaggar (tifinagez:Ahaggarreko jendea) Aljeriako Ahaggar mendietan tuareg herriak sortu zuen konfederazioa izan zen.[1] Konfederazioa, ustez, elezaharren arabera, Tin Hinan emakume tuareg IV. mendean sortu zuen. Dena dela, era ofizialean, 1750 inguruan sortu zen. 1977an Aljeriako Gobernuak desagertutzat jo zuen.[2] Konfederazioaren hizkuntza tahaggart zen, tamahaq hizkuntzaren dialektoa dena.

Tin Hinan, elezaharretako Kel Ahaggarren sortzailea.

HistoriaAldatu

Tuareg herriak bost konfederazio sortu zituzten; horien artean Kel Ahagarrekoa zaharrenetakoa izan zen. Izen hori goi Erdi Arotik aipatua izan da. Konfederazioko tribuek, arabiarren inbasioaren aurrean, Ahaggar mendietan babesa aurkitu zuten; arabiarrek Numidiatik eta Libiatik kanporatu zituzten.

TribuakAldatu

Kel Ahaggarren konfederazioa tribu batzuek sortu zuten. Hauek garrantzitsuenak:

  • Kel Rela, tribu nagusia
  • Aït Loaien.
  • Dag Rali
  • Iregenaten.
  • Kel Silet.
  • Taituq.
  • Tégéhé Millet.

BuruzagiakAldatu

Kel Ahaggarren buruzagiek amenokal izena zuten.[3]

Iraupena Buruzagia
1750 aurretik Tin Hinan (Kal Ahaggarren sortzailea elezaharren arabera)
17??-17?? Salah
17??-17?? Muhammad al-Khir ag Salah
17??-17?? Sidi ag Muhammad al-Khir
17??-1790 Yunus ag Sidi
1790-1830 Ag Mama ag Sidi
1830-1877 Al-Hajj Ahmad
1877-1900 Aytarel ag Muhammad Biskra
1900-1903 Attici ag Amellal
Suzerania frantsesa
1903-1905 Attici ag Amellal
1905-1920 Musa ag Amastan
1920-1941 Akhemuk ag Ihemma
1941-1950 Meslar ag Amayas
1950-1977 Bayy ag Akhemuk
1977 Konfederazioaren amaiera ofiziala

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu