Keşla FK (izen osoa Keşlə Futbol Klubu) aurrez Inter Baku PIK (izen osoa İnter Bakı Peşəkar İdman Klubu) Azerbaijango futbol taldea da, Baku hiriburukoa. Klub berria izan arren dagoeneko 2 aldiz irabazi du Azerbaijango futbol liga.

Keşla FK
Ezizena(k)Bankirlər ("bankariak")
Sorrera2004
Futbol zelaiaInter Arena
edukiera: 8.152 lagun
inaugurazioa: 2001
PresidenteaAzerbaijan Zaur Akhundov
EntrenatzaileaGeorgia Sanan Gurbanov
LigaAzerbaijango Liga
2020-216.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Gaur egungo taldea 2004an sortu bazen ere 1997tik ari zen jokatzen Khazar University izenarekin. Herrialdeko lehen unibertsitate poribatua da. 1999an lortu zuen lehen mailara igotzea eta 2004an hirugarren ere egin zuen.

2004an Inter Baku PIK eratu zen eta Khazar University-ren tokia hartu zuen. Lehenengo denboraldian Kopako finalera iritsi zen baina FK Baku-k luzapenean sarturiko golaren erruz sari gabe gelditu zen. Dagoeneko lau final jokatu ditu eta ez du titulurik lortu. Azkenengoa 2011 urtean izan zen eta penaltietan galdu zuen. Ligan hobeto joan zaizkio gauzak eta dagoeneko bi aldiz izan da txapelduna, 2008 eta 2010ean.

2017an izena aldatu zuen eta Keşla FK bihurtu zen. Izen berriarekin 2018an lortu du aurreneko titulua, Kopa hain zuzen ere.

PalmaresaAldatu

Azerbaijanen: 3Aldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Inter Bakuk kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2015-16 UEFA Europa League 3. itzulia Athletic
Inter Baku
2-0
0-0
Inter Baku
Athletic

Kanpo estekakAldatu