Kazetaritza automatizatu

Kazetaritza automatizatua, edo kazetaritza algoritmikoa,[1][2][3] artikuluak automatikoki ordenagailu-programen bidez sortzeko teknika bat da.[3][4] Adimen artifizialeko (AI) softwarearen bidez, ordenagailuek artikuluak automatikoki sortzen dituzte giza kazetarien ordez. Programa horiek datuak interpretatu, antolatu eta modu irakurgarrian idazten dituzte. Oro har, emandako datu andana aztertzen dituzten algoritmoak erabiltzen dira, aurrez programatutako artikulu-egitura bat hautatzen du, gako diren puntuak ordenatu eta orduan izenak, tokiak, kantitateak, sailkapenak, estatistikak eta beste xehetasun batzuk txertatzen ditu.[4] Sortzen den artikulua pertsonalizatu ere egin daiteke ahots, tonu edo estilo jakin batera egokitzeko.[2][3][4]

Datu-zientzia eta AI enpresek, hala nola Automated Insights, Narrative Science, United Robots eta Yseop-ek, garatu eta saltzen dituzte algoritmo hauek albistegientzat.[4][5][6] 2016an, komunikabide gutxi batzuek bakarrik erabiltzen zuten kazetaritza automatizatua. Lehen erabiltzaile horien artean, hala nola, Associated Press, Forbes, ProPublica eta Los Angeles Times bezalakoak zeuden.[3]

Automatizazioaren izaera formalizatua dela eta, kasu gehienetan estatistikak eta zifrak gai naguzitzat duten artikuluak sortzeko erabiltzen dira. Kirol-laburpenak, eguraldia, finantza-txostenak, higiezinen analisia eta irabazien berrikusteak izaten dira ohiko gaiak.[3] StatSheet, unibertsitateko saskibaloiari buruzko web-orria, guztiz automatizatuta dago.[4] Associated Press-en automatizazioa erabiltzen hasi ziren urtero liga txikiko 10.000 beisbol partidaren berri emateko, Estatistiken Automatizazioa eta estatistikan oinarritutako MLB Advanced Media-ko programa bat erabiliz.[7] Kirolaz gain, Associated Press-ek enpresen irabaziei buruzko artikuluak sortzeko ere erabiltzen du automatizazioa.[4] 2006an, Thomson Reuters- ek finantza-artikuluak sortzeko automatizaziora joko zuela adierazi zuen bere web-orrian.[8] 2014-ean Quakebot izeneko algoritmo batek The Los Angeles Times-eko webgunean Kalifornian gertatutako lurrikara bati buruzko artikulua idatzi zuen lurrikarak gelditu eta hiru minutura.[4][5]

Kazetaritza automatizatua kazetarientzako errutina astun hutsa diren txostenez ez arduratzeko aukera da, beraien denbora zeregin konplexuago eta interesgarriagoei eskaini ahal izateko. Halaber, eraginkortasuna eta kostuak jaistea ahalbidetzen du, hainbat albiste-erakundek aurre egiten dioten finantza-zama arintze aldera. Hala ere, kazetaritza automatizatua kazetarientzat eta kalitaterako mehatxu gisa ere hautematen dute eta industria honetako enpleguaren prekarietatea handituko luke.[2][3]

2018an Reuters nazioarteko berri-agentziak Tracer aplikazioa garatu du titularrak automatikoki sortzeko; ez ditu artikulu osoak sortzen, tiularrak bakarrik . Aplikazioa Twiterreko txioak entzuten egoten da eta gaitasuna du albiste interesgarriak antzeman eta minutu gutxi barru titular bat sortzeko.. Agentzia garrantzitsuenetakoa da munduan zehar. Reuters-eko kazetarien aurka probatu dute eta itirular berberak lortzeko gai da... kazetariak baino 6-10 minutu lehenago.[9]

Abantailak aldatu

Abiadura aldatu

Kazetari automatak informazio kopuru handiak ekoizten dituzte abiadura bizkorrean. Associated Press-ek iragarri du automatizazioaren erabilerak bezeroen irabazi-txostenen bolumena hamar aldiz baino gehiagotan handitu duela. Automated Insights-ko softwarea eta beste konpainien datuak erabiliz 150-300 hitzeko artikuluak ekoizten ditu giza kazetariak zenbakiak eta informazioa prestatzeko bakarrik beharko lukeen denboran.[4] Artikulu eta zereginen errutina automatizatuz, kazetariek denbora gehiago ematen dute zeregin konplexuetarako, hala nola ikerketen berri emateko eta gertaeren azterketa sakona egiteko.[2][3]

Associated Press-eko Francesco Marconik[10] adierazi du automatizazioari esker albiste-agentziak kazetarien lan-orduen ehuneko 20a[11] askatu zuela proiektu handiagoei arreta emateko.

Kostua aldatu

Kazetaritza automatizatua merkeagoa da eduki gehiago ekoizten delako denbora txikiiagoan. Erakunde berrientzako ere lan kostuak murrizten ditu. Langile gutxiagorekin soldata, opor eta enplegu aseguruetan gutxiago gastatzen dute. Automatizazioa aurrekontu estuekin borrokan ari diren erakundeentzako kostu-ebaketa tresna gisa balio du, beraien produktuaren kalitatea gutxitu gabe.[3][8]

Kritikak aldatu

Egileak aldatu

Istorio automatizatu batean, sarritan ez dago garbi nor agertu behar den egile gisa. Egiletza algoritmikoei buruzko azterketa bateko hainbat parte-hartzailek[3] egiletza programatzaileari egotzi zioten; Beste batzuek albiste-erakundea hauteman zuten egile, lanaren kolaborazio-izaera azpimarratuz. Gainera, irakurleak artikulua automata batek edo kazetari batek egin duen jakiteko modurik ez edukitzeak gardentasunari buruzko arazoak sorrarazten ditu.[3][12]

Sinesgarritasuna eta kalitatea aldatu

Albiste automatizatuen sinesgarritasunari buruzko kezkak daude. Kritikariek zalantzan jartzen dute algoritmoak "justuak eta zehatzak" ote diren edota "subjektibotasunetik, akatsetatik edo nahitaezko eraginetik at" ote dauden.[3] Gainera, makinak ezin ditu giza gaitasunak ordezkatu, hala nola, sormena, umorea eta pentsamendu kritikoa. Ordenagailuek ez dute perspektiba, emozio, azterketa sakon eta behaketa harrigarriak dituzten artikuluak idazteko gaitasunik.[3][12]

Enplegua aldatu

Automatizazioari buruzko kezketako bat kazetariei enplegua kentzea da. Gastuak murrizteko asmoarekin, lehenago aipatu dugun bezala, erakundeek albiste merkeak sortzen dituzten makinak lortzeko joera dute eta langile kopurua gutxitzeko.[3][4][13] 2014an The American Society of News Editors-en urteko erroldan egunkarien industriak jornada osoko 3.800 editore profesional galdu zituela iragarri zuen.[14] Urtebetean % 10 baino gehiago jaitsi zen, hau da, industriak 2007 eta 2008 urteetan 10.000 langile bota zirenetik AEBn lanpostu gehien galdu zen urtea izan zen.[14][15]

Etorkizuna aldatu

 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Adimen artifiziala ulertzeko bideoa.

Kazetaritza automatizatuaren etorkizuna zenbaitentzat onuragarria izan daiteke, bestalde, beste batzuek argudiatu dezakete industriarentzat kaltegarria izan litekeela objektibotasuna ezabatuko lukeelako. Goian aipatu bezala, abantailen atalean, kazetaritza automatikoaren kostu-jaitsierak eta eraginkortasuna agerian eta frogatuta daude, hala ere, sistemaren automatizazioak artikulua irakurleengandik urrundu dezake. Hori gerta daiteke mundu mailako gaietako giza kazetariak idazketa estilo propioa izan dezakeelako, eta aldiz, automatikoki idatzitako artikulua istorio zozo eta nortasunik gabekoa izan daitekeelako. Honela idatzitako artikulu automatizatu guztiek elkarren antzeko estiloa izango lukete, eta giza kazetariaren zentzumena, gatza eta piperra galduko lituzkete.

Galdera hau da: zer gertatzen da arazo horiek gaur egungo teknologiekin bakarrik gertatzen badira? Etorkizunean industria aldatu egin daiteke eta aurrerapen teknologiko berriak egon daitezke, kazetaritza konputazionala erabiltzearekin loturiko arazo batzuk konpondu lirateke.

Nieman Txostenetako artikulu batean,[16] makinak kazetariak ordezkatuko dituen ala ez eta kazetaritza automatizatuen erabileraren inguruko kezka ugari jorratzen dira. Kazetaritza automatizatuaren onura batzuk eta industriarentzat nola izan daitekeen onuragarria komentatzen dute. Hala ere, azkenean, giza kazetariak erabiltzen jarraituko dela uste dute, teknologiaren aurrerapenak direnak direla. Aurrerapen teknologikoetan eguneratuta dagoen kazetari trebe bat edukitzearen onurak ez dituela inoiz automatizazioak gaindituko argudiatzen dute.[16] Kazetaritzaren industriak teknologiarekin duen erlazioa dela eta, industria dinamikoa izan eta gaur egungo joerekin batera aldatu behar du. Eremu horretan lan egiten duten profesionalek ere arloa bezala jokatu behar dute, eta lehiakorrak izan daitezke Internetarengatik. Internetek industria honetan aldaketa ugari izan direnez, herritar kazetari izateko bide berriak ireki dira komunikabideetan. Telefono mugikorren jabe askok, lineako datu-base eta komunikabide guneetarako erabiltzeko gai direnez, kazetari amateurren rola hartu dute. Oro har, industriak eraginkortasunaren ikuspuntutik onurak lortu ditu, kazetaritzan lan egiten duten profesionalei min egiten diela ikus daiteke ordea.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Guide to Automated Journalism» Columbia Journalism Review (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  2. a b c d Dörr, Konstantin Nicholas. (2016-08-17). «Mapping the field of Algorithmic Journalism» Digital Journalism 4 (6): 700–722.  doi:10.1080/21670811.2015.1096748. ISSN 2167-0811. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  3. a b c d e f g h i j k l m Montal, Tal; Reich, Zvi. (2017-08-09). «I, Robot. You, Journalist. Who is the Author?» Digital Journalism 5 (7): 829–849.  doi:10.1080/21670811.2016.1209083. ISSN 2167-0811. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  4. a b c d e f g h i Cohen, Nicole S.. (2015-04-03). «From Pink Slips to Pink Slime: Transforming Media Labor in a Digital Age» The Communication Review 18 (2): 98–122.  doi:10.1080/10714421.2015.1031996. ISSN 1071-4421. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  5. a b Carlson, Matt. (2015-05-04). «The Robotic Reporter» Digital Journalism 3 (3): 416–431.  doi:10.1080/21670811.2014.976412. ISSN 2167-0811. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  6. (Ingelesez) Southern, Lucinda. (2019-02-12). «Robot writers drove 1,000 paying subscribers for Swedish publisher MittMedia» Digiday (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  7. (Ingelesez) «The Associated Press will use automated writing to cover the minor leagues» Poynter 2016-06-30 (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  8. a b Dalen, Arjen van. (2012-10-01). «The Algorithms Behind the Headlines» Journalism Practice 6 (5-6): 648–658.  doi:10.1080/17512786.2012.667268. ISSN 1751-2786. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  9. Azkune, Gorka. (2019). «Kazetaritza automatikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  10. (Ingelesez) Tuesday, Kelly Liyakasa //; February 20th; Am, 2018-9:35. (2018-02-20). «The Associated Press Uses AI To Boost Content And Video Volume» AdExchanger (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  11. (Ingelesez) «The Washington Post's robot reporter has published 850 articles in the past year» Digiday 2017-09-14 (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  12. a b Dörr, Konstantin Nicholas; Hollnbuchner, Katharina. (2017-04-21). «Ethical Challenges of Algorithmic Journalism» Digital Journalism 5 (4): 404–419.  doi:10.1080/21670811.2016.1167612. ISSN 2167-0811. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  13. Caswell, David; Dörr, Konstantin. (2018-04-21). «Automated Journalism 2.0: Event-driven narratives» Journalism Practice 12 (4): 477–496.  doi:10.1080/17512786.2017.1320773. ISSN 1751-2786. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  14. a b (Ingelesez) «Newspaper industry lost 3,800 full-time editorial professionals in 2014» Poynter 2015-07-28 (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  15. Thurman, Neil; Dörr, Konstantin; Kunert, Jessica. (2017-11-26). «When Reporters Get Hands-on with Robo-Writing» Digital Journalism 5 (10): 1240–1259.  doi:10.1080/21670811.2017.1289819. ISSN 2167-0811. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  16. a b «Will Machines Replace Journalists?» Nieman Reports (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Kanpo estekak aldatu