Kaukasiar hizkuntzak
Kaukasiar hizkuntzek[1] hizkuntza familia bat osatzen dute, Kaukasiako zenbait hizkuntza biltzen duena. Hamar milioi hiztun inguru ditu eta zenbait familiatan banaturik dago (familietako batzuk apenas ez dute bestearekiko inolako hizkuntza-kidetasunik)
Zentsu batean hiru familiak osatzen dute:
- Kartveliarrak (5,2 milioi hiztun)
- Ipar-ekialdeko kaukasiarrak (3,8 milioi hiztun)
- Ipar-mendebaldeko kaukasiarrak (2,5 milioi hiztun)
Filologo batzuen arabera, euskara kaukasiar hizkuntzekin erlazionaturik dago, batez ere, georgierarekin, batik bat, gramatika aldetik (hizkuntza eranskariak eta ergatibodunak direlako, eta deklinabide sistema bera dutelako) baina harreman hau ez dago erabat frogaturik.[2]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- ↑ kondaira.net: Euskal-kaukasiar teoria
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |