Katua eta sagua (Katz und Maus) Günter Grass idazle alemaniarrak 1961ean argitaratutako eleberria da. "Danzig trilogia" osatzen du "Latorrizko danborra" eta "Zakur urteak" liburuekin batera.

Katua eta sagua
Datuak
IdazleaGünter Grass (1961)
Argitaratze-data1961
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaKatz und Maus
Hizkuntzaalemana
Herrialdea Alemania
IlustratzaileaGünter Grass
Bilduma"Danzig trilogia"
Euskaraz
IzenburuaKatua eta sagua
ItzultzaileaXabier Mendiguren Bereziartu
Argitaratze-data1994
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak150
ISBN9788479925673


Argumentua aldatu

Liburuak Joachim Mahlke (Mahlke Handia) gaztearen bizitza azaltzen digu. Hau, bere lagun eta ikaskideekin batera, bizitza normala izaten saiatzen da, Bigarren Mundu Gerrak kutsatutako giro batean, nahiz eta gerra urrun egon oraindik.

Gazteek urperatutako ontzi baten bizkarrean aurkitzen dute bere olgeta-gunea, baita han gizontzen hasi ere. Han Mahlkek, zeinak oso zintzur-sagar handi eta mugikorra zuen, sagu bat bezala, erakustaldiak egiten zituen bere murgiltzeekin, eta behin eta berriro sartzen zen ontzian altxor txiki batzuk ekartzen. Hala ere, gerrak gazteak harrapatu zituen azkenean eta Mahlkek bere balentriak errepikatu beharko ditu guda-zelaian.

Kanpo estekak aldatu